Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ingeniaritzako astea

Forotech 2020ko tailerrak

Maiatzaren 6etik 8ra, ForoTech-Ingeniaritza eta Teknologiaren astea ospatuko dugu. Fakultatea aste berezi hori antolatzen ari da, DBH eta Batxilergoko ikasleek gure Ingeniaritzako graduak ezagutu ditzaten. Horretarako hainbat jarduera eta tailerretan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu, era praktiko eta dinamikoan.

Apuntatu nahi? Hona hemen egun horietarako prestatu ditugun tailerren berri. Ez ahaztu tokia gordetzea. Horretarako, idatzi trastea@deusto.es helbidera. Eta bisitaldia osatu nahi baduzu, ordua eska dezakezu ForoTech erakusketaren bisitaldi gidatua egiteko. Aukera berezia izango duzu erakusgai dauden gailu teknologikoak miresteko eta kuxkuxeatzeko. Horien bitartez ikusiko duzu gure inguruko enpresen eta ikerketa erakundeen berritzeko gaitasuna.

Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Idatzi informacion.ingenieria@deusto.es posta helbidera edo deitu 944 139 064 telefonora. Zain izango gaituzu!

 

Zure ikastetxearekin apunta zaitez!

*Tailer guztietarako eman behar da aurretiaz izena. Tokia gordetzeko, idatzi helbide honetara: trastea@deusto.es

MOON: kalkulu jokoa bit eta ate logikoekin

LHko 6. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleentzat

Pentsamendu konputazionalak eguneroko arazoak konpontzeko prestatzen gaitu, konputagailuen logika erabiliz. Mahai-jokoei eta programazioko erronkei esker, trebetasun eta abilidade ugari lortu daitezke, behar-beharrezkoak direnak STEAM arloetan, baita gure ikasleen garapen pertsonal eta akademikoan ere. MOON mahai-jokoaren bitartez, era bitarrean kontatzen ikasiko dugu, operazio logikoak eta matematikoak egiten, benetako ordenagailu batek egingo lituzkeen bezala (batuketa, kenketa, bit-ak biratzea, bit-ak kopiatzea, ate logikoak: OR, AND, XOR, etab.).
Tailer honetan tokia gordetzeko, idatzi hona: trastea@deusto.es

 

Lempel: buru-laneko eta pentsamendu konputazionaleko jolasa

DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleentzat

Lempel pentsamendu konputazionala lantzeko joko bat da, algoritmia eta programazio soiletik harantzagokoa. Gaur egungo gizartean, garrantzi handia du datuak arin bidaltzeak eta tamainak. Hori dela eta, informazio bera espazio txikiagoan (bit-ak) errepresentatzeko modua aurkitu behar da. Hori dela eta, eredu-ezagutzan oinarriturik, jokoak gero eta zailtasun handiagoko erronkak proposatzen ditu, eta parte hartzaileek testu kateak trinkotu beharko dituzte, informazioaren prozesamenduan aurrera egin ahala.
Tailer honetan tokia gordetzeko, idatzi hona: trastea@deusto.es

 

Scratch: bideo-jokoen diseinua

LHko 5. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleentzat.

Scratcha programazioko inguru bat da, aurretiaz programazioko ezagutzarik izan gabe, era erraz eta intuitiboan programak idazteko modua ematen duena. Scratchekin hasten dira ikasleak pertsonaiak, animazioak eta euren bideo-jokoak programatzen. Istorio bateko elementuak zelan programatu probatzen, aztertzen eta jokatzen dute, interfaze grafiko oso sinplea erabiliz. Scratchek lagundu egiten die gazteei era logiko eta sortzailean pentsatzen, baita taldean lan egiten ere.
Tailer honetan tokia gordetzeko, idatzi hona: trastea@deusto.es

 

Kodetu: kodeko lehenengo ordua

LHko 5. mailatik DBHko 1. mailara bitarteko ikasleentzat

Kodetuk gero eta zailtasun handiagoa duten ikusizko programazioko erronka batzuk planteatzen ditu, aurretiaz programatzen jakin beharrik izan gabe. Kodeturen tailerrak egokiak dira programazioari lehenengo aldiz aurre egiteko eta pentsamendu konputazionalera zentzumenak zabaltzeko.
Tailer honetan tokia gordetzeko, idatzi hona: trastea@deusto.es

 

Robotikako tailerra micro:bit-ekin

DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleentzat

Micro:bit txartel txiki programagarri bat da, sentsore eta eragingailu kopuru handia txertatuta dituena. Tailerrean, ikasleek eskumuturreko urrats-kontagailu bat sortzen eta programatzen ikasiko dute, urratsak kontatu, ibilitako distantzia neurtu eta zer tenperatura dagoen emango duena. Gainera, alertako mezu pertsonalizatuak programatu ahal izango dituzte.
Tailer honetan tokia gordetzeko, idatzi hona: trastea@deusto.es
 

 

ForoTech erakusketa

Lantegi batetik bestera bitartean, pasatu zaitez FOROTECH erakusketatik. Sarrera doakoa da, bide batez daukazu, eta gure inguruko enpresa eta ikerketako erakundeen berritzeko gaitasuna erakusten duten hogeitik gora erakusketa teknologiko ikusi eta kuxkuxeatzeko aukera paregabea edukiko duzu. 

Ordua hartzeko: 944 139 064

- Maiatzak 15, asteazkena: 10:00 – 18:00
- Maiatzak 16, osteguna: 10:00 – 18:00
- Maiatzak 17, ostirala: 10:00 – 14:00

Tweets por @IngDeusto
Tweets por @MujerTekSpace