Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kanpoko praktikak

Kanpoko praktikak

Hezkuntza lankidetza eta praktikak

Fakultate honetako Hezkuntza Lankidetza arloak kudeatzen ditu Ingeniaritza ikasleen Enpresako Praktikak. Jarduera nagusiak dira praktiketako eskaintzak eta ikasleen CVak hartzea, ikasle eta enpresen arteko bitartekari aritzea, hitzarmenetako agiri ofizialak kudeatzea eta ikasleen jarraipen akademikoa egitea.

Deusto Alumnirekin elkarlanean,enpresen beste eskaera batzuei ere erantzuten zaie, eta ikasleentzako lan orientazioko ekintzak garatzen dira.

Kanpoko Praktiken modalitate bi kudeatzen dira:

  • Curriculumeko praktikak - Graduko edo Masterreko ikasleak (“Praktikak enpresetan” irakasgaia)
  • Curriculum kanpoko praktikak (kredituen aitorpenik gabe).

 

Egun, 125 hitzarmen baino gehiago egin ditu hainbat enpresarekin Ingeniaritza Fakultateak, praktikak egin ditzaten gure ikasleek. Hiru hilabete eta urtebete bitartekoak izan daitezke praktikok, bai ikasturtean, bai udan zehar.

Gure ikasleek enpresa hauetan egingo dituzte praktikak, besteak beste: Accenture, ArcelorMittal, Bridgestone, Brunnschweiler, CIE Automotive, EITB, Euskaltel, Gamesa, Guardian, Iberdrola, IDOM, Grupo Ingeteam, ITP, Manufacturas Eléctricas, Michelin, Sener, Sidenor, Siemens, Tecnalia,...

 

Graduko ikasleak

Atal honetan, Ingeniaritza Fakultateko Graduko ikasketen curriculumeko praktiketarako baldintzak jasotzen dira, bai eta curriculum kanpoko praktiketarako ere. Curriculumeko praktikak 4. mailako “Praktikak enpresetan” irakasgaiari lotuta daude, eta curriculum kanpokoak graduan egon bitartean edozein unetan egin daitezke.
 

Praktiketan dagoen ikaslearen eskuliburua

 

 

Masterreko / Graduondoko ikasleak

 

Atal honetan, Fakultateko graduondoetarako indarrean dauden araudien arabera praktikak eskatu, egin eta amaitzeko beharrezko urrats guztiak jasotzen dira.

Kanpoko praktikak curriculumekoak izan daitezke, “Praktikak enpresetan” izeneko irakasgaiari lotuta daude, edo curriculum kanpokoak izan daitezke, irakasgai batekin ere loturarik izan gabe, eta masterreko ikasketetan egon bitartean edozein unetan egin daitezke.

 

Praktiketan dagoen ikaslearen eskuliburua

 

 

Ikasleentzako dokumentuak

Harremanetarako