Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kanpoko praktikak

Praktikak enpresetan

Fakultate honetako Hezkuntza Lankidetza arloak kudeatzen ditu Ingeniaritza ikasleen Enpresako Praktikak. Jarduera nagusiak dira praktiketako eskaintzak eta ikasleen CVak hartzea, ikasle eta enpresen arteko bitartekari aritzea, hitzarmenetako agiri ofizialak kudeatzea eta ikasleen jarraipen akademikoa egitea.

Deusto Alumnirekin elkarlanean,enpresen beste eskaera batzuei ere erantzuten zaie, eta ikasleentzako lan orientazioko ekintzak garatzen dira.

Kanpoko Praktiken modalitate bi kudeatzen dira:

  • Curriculumeko praktikak - Graduko edo Masterreko ikasleak (“Praktikak enpresetan” irakasgaia)
  • Curriculum kanpoko praktikak (kredituen aitorpenik gabe).

Egun, 125 hitzarmen baino gehiago egin ditu hainbat enpresarekin Ingeniaritza Fakultateak, praktikak egin ditzaten gure ikasleek. Hiru hilabete eta urtebete bitartekoak izan daitezke praktikok, bai ikasturtean, bai udan zehar.

Gure ikasleek enpresa hauetan egingo dituzte praktikak, besteak beste: Accenture, ArcelorMittal, Bridgestone, Brunnschweiler, CIE Automotive, EITB, Euskaltel, Gamesa, Guardian, Iberdrola, IDOM, Grupo Ingeteam, ITP, Manufacturas Eléctricas, Michelin, Sener, Sidenor, Siemens, Tecnalia,...

Enpresa laguntzaileek praktiketako eskaintzak bidaltzen dizkigute noizik noizera, eta aktibo dauden eskaintzen zerrenda eguneratua izaten dugu, gure ikasleek kontsultatzeko prest izan dezaten (OpenDeusto kontuarekin saioa hasita). Horrez gain, praktikaren deskripzioa argitaratzen dugu, zein titulaziotarako den eskaintza, hizkuntza eskakizunak, GALa/MALa egin daitekeen, laguntza poltsarik dagoen eta noiz hastekoak diren praktikak.

Sartu aktibo dauden eskaintzen zerrendara – Kanpoko praktikak