Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Empresa

Nola eskaini praktikak?

Praktikak eskaini nahi dituzten enpresek edo erakundeek egin beharrekoak:

  • Kanpoko Praktiken Prestakuntza Proiektuaren Eskaintzaren dokumentua bete, Dokumentuen atalean aurkituko dutena.
  • Posta elektroniko honetara bidali: practicas.ingenieria@deusto.es

Praktiketako kudeatzaileak hartuko du eskaera eta zenbait CV bidaliko ditu. Gero, enpresak aukeratuko ditu bere beharretara ondoen egokitzen diren hautagaiak.

Ikaslea aukeratu ondoren, praktiketako kudeatzaileari jakinaraziko dio enpresak. Deustuko bi laneguneko epean, Deusto-Ingeniaritza eta Enpresaren arteko hitzarmena prestatuko du Hezkuntzako Lankidetzaren arloak, baldin eta ez badago indarrekorik, eta bai Eranskin Pertsonalizatu bat ere ikasle bakoitzarentzat (ikusi Dokumentuen atala). Ingeniaritza Fakultateko Hezkuntzako Lankidetzako arduradunak eta enpresako arduradunak sinatuko dute hitzarmena. Eranskinari dagokionez, hiru kopia sinatuko dira. Ikaslearentzat da horietako bat. Ikasleak entregatuko ditu kopia sinatuak, bai enpresan, bai Ingeniaritzako Dekanotzaren Idazkaritzan.

Praktikaldian zehar, Hezkuntzako Lankidetzako arloa ikaslearen tutorearekin jarriko da harremanetan, bere jarraipena egiteko.

Praktikak amaituta, maiatzean zehar, eskola egutegian markatuta dauden datetan, ikaslearen enpresako tutoreak ebaluazio txostena bidali beharko du, eta, bertan, ikasleak praktikaldian landu dituen gaitasunen balioespena jaso beharko da, bai eta emandako ordu kopurua eta garatutako jarduerak ere. Tutorearen ebaluazioa kalifikazioaren alde garrantzitsua da irakasgaian, praktika curriculumekoa denean, eta nahitaezko baldintza da ikasketa-espedientean erregistratzeko, curriculumetik kanpoko praktika denean. Isilpekoa izango da eta gutunazal itxi batean joango da, tutoreak sinatuta eta zigilatuta.

Praktikaldia amaitzean, Praktiken Amaierako Txostena jaulki beharko du enpresak eta, nahi badu, Praktiken Amaierako Ziurtagiria (ikusi Dokumentuen atala), praktikak egin direla egiaztatzen duena. Praktiken Amaierako txostena garrantzitsua da; ikasleak praktikak egiten jarrai dezake ebaluazio aldiaren ondoren eta fakultateak zein egunetan utziko duen enpresa jakin behar du.

Sinatutako hitzarmenean aldaketarik egonez gero, enpresak Hezkuntzako Lankidetzarekin harremanetan jarri beharko du. Hezkuntzako lankidetza hitzarmenen indarraldiaren azken eguna, beranduen, ikasturteko abuztuaren 31 izan behar da (ikasturtea amaitzen den eguna). Irailaren lehenean berritu behar dira ikasleen hitzarmenak, baldin eta, behin uda pasatakoan, enpresako egonaldia luzatzen badute.


Dokumentu honetan Enpresetako Praktiken Prozedura jasotzen da. 
 

Enpresentzako dokumentuak