Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Informatikako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Masterraren helburu nagusia

Informatika Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrak etorkizuneko aurrerakuntza teknologikoa eta soziala lideratuko duten informatikako profesionalak prestatzen ditu.

Masterrak ezagutza sendoak ematen dizkiete ikasleei, etengabeko aldaketa teknologikoei malgutasunez eta egokitzeko erraztasunez aurre egiteko, lan-merkatuak gehien eskatzen dituen gaitasunak garatuz, balioak eta garapen pertsonala alde batera utzi gabe.

Teknologia berrien zale amorratua bazara, master honek lagundu diezazuke zaletasuna lanbide bihurtzen.

Zergatik da aukera egokia?

  • Edukien barruan, gaur egun lan-merkatuak eskatzen dituen ezagutza tekniko eta zientifikoak daude jasota, baita enpresek baliorik gehien ematen dizkieten gaitasun orokorrak ere.
  • Irakaskuntzaren ia % 50 lanean diharduten informatikako profesionalek emango dute, informazioaren teknologien arloan erreferente diren enpresetakoek.
  • Laneko esperientzia ere izango duzu, enpresa batean egingo duzun egotaldiari esker.
  • Ikasle zarela, atzerriko unibertsitate batean egotaldi bat egiteko aukera ere izango duzu, nazioarteko mugikortasun programa baten barruan.
  • Interneterako software soluzioen garapenean edo Informatikako Segurtasuneko ikuskaritzan espezializatu ahal izango zara.
  • Teknologia berrien ikerketa eta berrikuntzarekin zuzenean jarri ahal izango zara harremanetan, zentro teknologiko batean egotaldi bat eginez.
  • Informatikako ingeniari lanbidean beti egon da laneratze kopuru altua eta etorkizunean joera hori mantendu egingo dela dirudi.
  • Masterra ofiziala da eta bat dator Ministerioaren gidalerroekin (BOE, 2009ko abuztuaren 4koa, 187. zk.). Hortaz, prestatu egiten du Informatikako ingeniari lanbidean aritzeko.
  • Programak sektoreko enpresa garrantzitsuen eta ikerketa eta berrikuntzako zentro teknologikoen babesa du.
  • Deustuko Unibertsitateak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du informatikako goi mailako tituludunen prestakuntzan.

Funtsezko informazioa

tabla
Iraupena 1,5 urte (3 seihileko: 1S, 2S, 3S)
Kreditu kopurua 90
Dedikazioa 1S eta 2S: denbora osoan edo zati batean, aurrez aurreko modalitatean.
3S: modalitateak eta dedikazioa ikasleak berak erabakitzen ditu, espezializazioko ibilbideak kontuan hartuta.
Hizkuntza Komunikazio-hizkuntza gaztelania da, baina irakaskuntzaren zati bat eta ponentziak/mintegiak ingelesez ere izan daitezke.
Praktikak Hautazkoak (enpresa edo zentro teknologiko batean egiten den egotaldia).
Masterraren amaierako proiektua Derrigorrezkoa da (12 kreditu) eta 3. seihilekoan* egiten da.
Titulazioa Deustuko Unibertsitateko Informatika Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Tokia Ingeniaritza Fakultatea (Bilboko campusa)

 * Masterraren amaierako proiektua enpresa, zentro teknologiko edo atzerriko unibertsitatean egotaldiak egiten diren bitartean edo egin daiteke, baita Interneterako edo informatikako segurtasunerako aplikazioen garapeneko espezializazio bat egiten den bitartean ere.