Industria Antolaketako sakontze ibilbidea eginez gero, aukera dago titulazio bikoitza lortzeko 30 ECTS gehiago eginda.
Kredituen aitorpena dela eta, bi unibertsitate master lortu ahal izango dituzu bi ikasturte akademikotan: Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra + Industri Antolaketako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra.
Industri Antolaketako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean industria prozesu eta antolaketen kudeaketa aurreratua egiteko gai diren profesionalak prestatzen dira, beren lehiakortasuna hobetzeko eta, ikuspegi integraletik, partaide sozialentzako balioa sortzeko. Goi mailako prestakuntza eskaintzen du enpresen administrazioan, produkzioaren antolaketan, logistikan eta informazio sistemetan.
Industria Ingeniaritzako Masterraren Irakasgai osagarriak, gainditu beharrekoak Industria Antolaketako Ingeniaritzako Master titulua lortzeko
Irakasgaia | ECTS |
---|---|
Zuzendaritzarako informazio-sistemak | 3 |
Lehiakortasunaren mikroekonomia | 3 |
Hornikuntza eta hornikuntza-katea | 6 |
Industria antolaketako metodo estatistiko aurreratuak | 3 |
Enpresaren lege esparrua | 3 |
Master amaierako proiektua | 12 |
Informazio zehatzagoa nahi baduzu edo aholkularitza behar baduzu Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra + Industri Antolaketako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra programa bikoitzari buruz idatzi postgrado.ingenieria@deusto.es helbidera edo deitu 944 139 208 telefonora.