Kalitateko irakaskuntzaren gakoetariko bat lan-munduarekiko harreman zuzena izatea da, prestatzen ari zaren bitartean. Horregatik, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrak aukera ematen die nahi duten ikasle guztiei enpresa edo zentro teknologiko batean egotaldi bat egiteko (ordaindutako praktika modalitatean).
Enpresa edo zentro teknologiko batean egotaldia egitearen helburua da ikaslea lanbideko jardueran hastea eta eskuratutako gaitasunak praktikan jartzea, bertan izango dituen arazo edo egitekoei erantzuteko.