Graduondokoaren etapa honetan, (hirugarren seihilekoa) ikasleak bere ibilbidea zein izango den aukeratuko du, eta, horrela, bere laneko eta lanbideko asmoetarako bilakaera egoki egin ahal izango du. Lau ibilbide hauen artean aukeratu ahal izango du:
- Sakontzea
- Industria Antolaketa
- Automozioko Ingeniaritza
- Ikerketa
- Practicuma
- Nazioartekotzea
Sakontzea
Bi sakontze aukeratu daitezke:
- Industria Antolaketa
- Automozioko Ingeniaritza
Industria Antolaketa
Sakontze honetako irakasgaiek Industria Antolaketako ezagutza sakonagoa eskainiko diete ikasleei, arlo horretan garatzen den Master Amaierako Proiektua espezializatua eta profesionala izan dadin Industria Ingeniaritzaren esparru horretan.
Taula honetan daude eskaintzen diren hiru irakasgaiak (nahiz eta ikasturte batetik bestera aldatu daitekeen):
tabla Irakasgaiak | ECTS kredituak |
Kudeaketako sistema integratuak | 6 |
Ingurumenaren kudeaketa | 6 |
Industria-enpresen zuzendaritza | 6 |
Sakontzea bateragarria da Industri Antolaketako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrarekin. (Kontsultatu titulazio bikoitzak).
Automozioko Ingeniaritza
AIC-ekin (Automotive Intelligence Centre) lankidetzan, Deustuk 18 ECTS kredituko intentsifikazioa eskaintzen du. Sektorean duen esperientzia handia oinarri hartuta, AIC erreferentziazko zentroa da, eta ezagutza aditua du, ekonomiaren sektorerik nagusienetako baterako oinarrizkoa dena. AICk modu aktiboan parte hartu du intentsifikazioaren diseinuan, eta hala egiten jarraituko du bere edukiak ematean. Networking-erako duen gaitasunari esker, AICk sektore hori aukeratzen duten ingeniarientzako balio handikoak diren curriculumez kanpoko praktikak eskaini ahalko ditu.
Intentsifikazio honen asmoa lanbiderakoa eta erabat praktikoa da, eta, horren bidez, ikasleek ezagutu ahal izango dituzte gaur egun erabiltzen diren teknologiak, bai eta automobilaren industriaren eremuko metodologiak eta datozen garaietan egongo diren joerak ere. Eta hori guztia ikuspegi baten bidez sendotzen da, eta, horren bidez, ikasleek modu aktiboan parte hartzen dute lan praktikoen garapenean.
Ikasleak automozioaren gaineko espezializazio sakonagoa nahi badu, intentsifikazioa Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diplomarekin batera daiteke, honako irakasgai hauen bidez:
tabla Gaiak | ECTS kredituak |
Automobilaren industriako kudeaketa eta ekoizpen teknikak | 6 |
Automobilaren teknologiak | 6 |
Automobilak fabrikatzeko materialak eta prozesuak | 6 |
Ibilgailuen dinamika | 6 |
Automozioaren industriako produktuen diseinua eta fabrikazioa | 6 |
Curriculumas kanpoko praktikak | Aldakorra |
Ikerketa
Ibilbide hau bereziki dago diseinatuta doktoregoa egiten jarraitu nahi duten ikasleentzat, baina ez du derrigorrez horretara bideratzen. Horrela ikaslea ikerketa arloko gaitasunen jabe egingo da eta oso baliozkoak izango zaizkio doktoregoan.
Master amaierako proiektua enpresa edo teknologia zentroetako I+G sailen barruan egingo da, Industria Ingeniaritza arloko ikerketa proiektuak garatzen direnetan.
tabla Irakasgaiak | ECTS kredituak |
Ikerketako mintegia | 6 |
Ikerketako jarduerak 1 | 6 |
Ikerketako jarduerak 2 | 6 |
Master amaierako proiektua | 12 |
Practicuma
Ibilbide honen helburua da industria enpresa baten testuinguruan garatzea praktikak. Aukeran dagoen praktika kopurua ikasturte bakoitzean dagoen eskaintzaren araberakoa izango da.
Praktiketan proiektua egin behar izanez gero, Master Amaierako Proiektua praktika horien testuinguruan garatuko da, bestela, Master Amaierako Proiektua testuinguru akademikoan egingo da.
*Praktikak lehiakorrak dira, hau da, ikasleek eskatuko dituzte, baina enpresek egingo dute hautaketa. Ikasle bat enpresek hautatu gabe badago ikasturtea hasita dagoela, ibilbidez aldatu beharko da.
Enpresa hauetan, beste batzuen artean, egiten dituzte praktikak gure ikasleek:
empresas practicas industrial Industria de Turbopropulsores S.A. | Danobat, S. Coop. |
ZIV Metering Solutions S.L. | Mercedes Benz España S.A. |
Guardian Llodio Uno, S.L. | Acciona Agua |
General Electric Power Management S.A. | Mikrotiker S.L. |
Ingeteam Power Technology S.A. | Maier Technology Centre S.Coop. |
SAPA Operaciones - Centro de Excelencia PID R.D. S.A. | Instituto Vasco de Competitividad - Orkestra |
Sener, Ingeniería y Sistemas, S.A. | ZIV Metering Solutions, S.L. |
ALCOA Transformación de productos S.L. | FAES FARMA S.A. |
Naturgas Energía Distribución | Tecuni, S.A. |
IDOM, Ingeniería y Consultoría, S.A. | Scottish Power Energy Retail Ltd. |
Aiala Vidrio - Vidrala | IK4 Azterlan |
Nazioartekotzea
Ibilbide honen helburua da ikasleak Master Amaierako Lana nazioarteko eta kultura aniztasuneko ingurunean egitea. Horretarako, Masterreko koordinatzaileek Fakultateko Nazioarteko Harremanetako arduradunarekin batera, hautaketa handia egiten dute proiektu profesionalak eta Industria Ingeniaritzakoak dituzten unibertsitate batzuen artean, ikasleek bertan garatu dezaten Master Amaierako Proiektua.