Kalitatezko irakaskuntzaren gakoetako bat da prestatzeko prozesuan lan munduarekin harreman zuzena izatea. Horregatik, Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterraren barruan, egonaldi bat egin daiteke (praktiketan) enpresa edo zentro teknologiko batean.
Enpresa edo zentro teknologiko batean egonaldia egitearen helburua da ikasleak lanbideko jarduerari aurre egiteko aukera izatea eta eskolan eskuratutako gaitasun guztiak praktikan jartzea, aurrean dituen zeregin edo arazoei erantzuteko.
Unibertsitate-enpresa hitzarmenen bidez, masterrean laguntzen duten enpresen zerrenda:
- IDOM
- INGETEAM
- INSER
- MIESA
- DIBAL
- ULMA
- ETXETAR
- BECKHOFF
- ELYTT