Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Automozioko Diseinu eta Fabrikazioa master duala

Eguneroko lana master dualean

Prestakuntza dualean, gelako prestakuntza eta enpresakoa bateratuko dituzu, automobilgintza sektoreko erronka errealei irtenbidea ematen. Ikasketa eta lanaren bidez ikasiko duzu eta biak egingo dituzu aldi berean.

Batera gidatuko zaituzte unibertsitatean klaseak ematen dizkizuten irakasleek eta laguntzen duten enpresetako tutoreek. Bi aldeek, koordinatuta, ziurtatuko dute teknologia egokiak ikasi eta aplikatzen dituzula proiektu errealetan.

Masterraren egitura hau da:

1. modulua: sektoreko enpresen benetako erronkak

Lehenengo modulu hau modalitate dualean egiten da, enpresaren errealitatea eta arazoak barrutik ezagutzeko.

Gai bakoitzaren hasieran jardunaldi bat egingo da: automobilgintza sektoreko enpresa batek gaiarekin lotuta dagoen erronka bat proposatuko du eta ikasleek konpondu egin beharko dute. Lehenengo jardunaldi horren ondoren eta gaian zehar, ikasleek jardunaldiaren erdia emango dute Automotive Intelligence Center-en (AIC) egoitzan erronkari irtenbidea ematen; eta, beste erdia, Deustuko Unibertsitatean, gelan gaitasunak eta ezagutzak eskuratzen. Gai dual bakoitzaren amaieran, jardunaldi bat egongo da enpresan. Ikasle talde bakoitzak irtenbide proposamena epai-mahai baten aurrean defendatu beharko du (AICko eta DUko kideek osatutako epai-mahaia izango da).

2. modulua: sektoreko teknologietan barneratzen

Automobilgintzak dituen erronkak ezagutu eta aztertu ondoren, bigarren moduluan, “Automozioko prestakuntza espezializatua” izenekoan, ikasleek automozioaren sektoreko berariazko teknologietan sakonduko dute. Horretarako, gaiak Deustuko Unibertsitatean eskainiko dira.

3. modulua: ordaindutako egonaldia sektoreko enpresetan

Hirugarren moduluan, "Automozioaren sektorean sakontzea" izenekoan, azken trantsizioa egiten da enpresaren errealitatera, masterraren aurreko faseetan jorratu dituzun gai batean espezializatzeko.

Horretarako, masterreko ikasleak sektoreko enpresa edo zentro teknologikoetara joango dira, masterraren bigarren seihilekoan egun osoko egonaldia egitera.

Kasu horretan, irakasgaiak hautazkoak dira eta ikaslea sakontzea egin nahi duen enpresaren arabera irakasgai batzuetan matrikulatuko da.

4. modulua: Master amaierako proiektua

Master amaierako proiektuak 6 kreditu ditu eta bigarren seihilekoan egiten da. Proiektu horrek Automozioko Ingeniaritzako proiektu oso bat aurkeztu eta defendatzea eskatzen du; bertan, masterrean eskuratutako gaitasunak sintetizatu beharko dira.

Masterreko laneko orduen banaketa