Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterra

Masterra

RRII + Derecho
Titulazioa:
Iraupena:
Kredituak:
Irakaskuntza mota: 
Toki kopurua:
Hizkuntza:
Tokia:
Zentro arduraduna:

Urtebete
60ECTS 
Presentziala
30
Gaztelania
Bilboko Campusa
Ingeniaritza Fakultatea

Sartzeko profila

  • Industriako gradudun eta ingeniarientzat, bereziki automatizazioarekin, elektronikarekin edo industria kontrolarekin zerikusia dutenentzat, baina bestelakoak baztertu gabe.
  • Industria esperientzia duten gradudun, lizentziadun edo ingeniari teknikoentzat, unibertsitate master titulua lortu eta teknologia berrietan birziklatu nahi dutenentzat.
  • Mota guztietako ingeniarientzat, lanean urteak emanda, teknologia berrietan birziklatu nahi dutenentzat, euren lanbideko etorkizuna eta enplegagarritasuna hobetzeko.

Bestalde, master honek doktoregoko ikasketetara sartzeko bidea zabaltzen du. Beraz, honelako pertsonei zuzenduta ere badago:

  • Ingeniaritzaren edozein arlotako unibertsitateko tituludunei, doktoregoa egin eta industriako teknologia berrietan ikerketan eta berrikuntzan aritu nahi dutenei.

Onarpenerako irizpideak

Tituluan sartzeko onarpena ematea Onarpen Batzordeari dagokio. Batzorde horrek irizpide hauek izango ditu gogoan onarpena emateko orduan:

  • ikasketa espedientea
  • aurreko prestakuntza masterrarekin lotua izatea
  • aurretiaz lanbideko esperientzia izatea
  • ingeles maila

Batzordeak, ebaluazioa emateko, hautagaiak ekarritako dokumentazioa erabiliko du:

Tituludunaren profila

Automatizazioko, elektronikako eta industria kontroleko funtsezko arlo teknologikoetako goi mailako gaitasunetan eta erantzukizunetan prestakuntza sendoa duen pertsona da. Horri loturik, ezaupide eta gaitasun sendoak ditu, malgutasun handia eta egokitzeko gaitasuna du, esparru teknologikoko etengabeko aldaketetara. Gainera, zeharkako gaitasun ugari ditu, teknologiaz harantzagokoak: lantaldeak kudeatzeko gaitasuna, soluzio teknologiko desberdinak garatzeko eta ezartzeko proiektuak lideratzekoa, era autonomoan jardutekoa edo eraginkortasunez komunikatzekoa, besteak beste. Era horretara, lanbideko profil osoa eta malgua eta era askotako arazo eta inguruetara egokitzeko goi mailako gaitasunak izango dituzte.

Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterrak prestakuntza doitua eta egokia ematen du, profesionalak lanbidean aritzeko eta garatzeko modua izan dezan inguru ugari eta osagarrietan:

  • Bulego teknikoko zuzendaritzan
  • Automatizazio, kontrol eta fabrikazio aurreratuko proiektuen zuzendaritzan
  • 4.0 industriaren barruko soluzio teknologiko eta integratzaileen diseinuan eta ezarpenean
  • Ikerketan eta berrikuntzan