Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterra

Masterra

RRII + Derecho
Titulazioa:
Iraupena:
Kredituak:
Irakaskuntza mota: 
Toki kopurua:
Hizkuntza:
Tokia:
Zentro arduraduna:

Urtebete
60ECTS 
Presentziala
30
Gaztelania
Bilboko Campusa
Ingeniaritza Fakultatea

Aurkezpena

Garapen teknologikoak Adimendun Fabrikan du jarria industriaren muga berria, 4.0 Industria kontzeptuan. Bertan bateratzen dira robotikan oinarritutako estrategia sofistikatuak, ikusmen artifiziala, txartel elektronikoak, gailu mugikorrak, etab. Inguru berri horretan, profil teknikoko profesionalak eskatzen ditu industriak, banaka eta taldean aurrera egiteko gaitasuna dutenak.

Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterra da desagertu zen Deustuko Unibertsitateko Industria Automatika eta Elektronikako Ingeniaritzaren egokitzapena esparru akademiko berrira. Garai batean, hamar urtean baino gehiagoan, titulu horrek prestatu zituen enplegagarritasun eta gogobetetasun maila altuko profesionalak. Izan ere, ikasle haien % 90ek hiru hilabete baino gutxiagoan lortu zuen lana, batez bestekotik gorako soldatarekin, gainera. Halaxe frogatzen du 2014ko urriko estatu mailako ikerketa batek. Bertan adierazten da prestakuntza teknologikoa Espainian enplegagarritasunik handieneko laugarrena zela.

Lan merkatura sartzeko, Deustuko Unibertsitateak “learning by doing” metodologia erabiltzen du, eginez ikastea, Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterrean. Bestela esanda, teknologia ikasteko era bakarra praktikatuz egitea da: robotak mugituz, sistema elektronikoak programatuz edo lantegi industrialak kontrolatuz. Horrela ba, irakasle adituak eduki behar dira, laborategi egokiak eta ikasle interesdunak.

Azken 20 urteotan bildutako esperientzia eta emaitzek eta enpresa harremanek ziurtatu egiten dute masterraren arrakasta.

Masterraren helburuak

Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterrak industria esparruan goi mailako kualifikazioa duten profesionalak prestatzen ditu, fabrikazio eta kontroleko prozesuen diseinuan parte hartzeko gai direnak. Masterrak oinarri zientifiko eta tekniko sendoa ematen du, baita zeharkako abilezia eta trebetasun multzo bat ere.

Masterrari esker, profesionala bestelako egokitzapenik egin gabe hasi daiteke lanean industrian eta, gainera, integratzen den tokiko modernizazio prozesuen erronkari ekiteko gaitasuna ematen dio.

I + G + b sailetan eta ikerketa sailetan aritzeko ere trebatzeko modua ematen dio ikasleari.

Berariaz, ondorengo gaitasunak garatuko dira masterrean:

  • Robotak, manipulatzaile industrialak, ikusmen artifizialeko sistemak, sentsoreak eta aktuatzaileak txertatzen dituen fabrikazio aurreratuak berezko dituen industria instalazio automatizatuen diseinua, egokitzapena eta optimizazioa.
  • Aplikazio informatikoen garapena, bai ordenagailu industrialetan, bai automatetan edo bestelako kontrol programagarrietan industriako fabrikazio aurreratuan, denbora errealean baterako eginkizunak betetzeko eta beste elementu batzuekin harremanean aritzeko.
  • Fabrikazio aurreratuaren esparruko industria lantegi automatizatu batean sartuta dauden elementu guztiak ezartzeko behar diren sistema elektronikoen diseinua, aplikazio bakoitzerako egokiena den software/hardware plataforma garatuz eta beharrezko adimenez hornituz.
  • Fabrikazio aurreratuaren esparruko kontrol automatiko adimendunaren estrategien diseinua, garapena eta ezarpena, kontrol prozesuetan aplikatu ohi direnak gaindituta.