Gaitasun praktikoak eta laborategikoak ezinbestekoak dira Ingeniaritza Fakultateko ingeniarien prestakuntzan. Ingeniaritzako labidean aritzeak prestakuntza teknologiko handia eskatzen du eta hori esperientzia praktikoaren bidez baino ezin da lortu.
Laborategiko praktiken helburua da ikasleek proiektuak edo taldeko eta bakarkako lanak egitea, euren ideiak, sormena eta geroago industrian aurkituko dituzten gatazkak konpontzeko gaitasuna garatzeko.
Horretarako, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak 25 laborategi baino gehiago ditu bere instalazioetan, 700 ikaslerentzako lekuarekin, bai eskoletan erabiltzeko, bai ikasleek ordu libreetan erabiltzeko.
"Ezagutza teorikoak funtsezkoak dira, baina laborategian ematen ditugun orduetan konturatzen gara zelan aplikatu teoria..."
Itziar Losa
Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduko ikaslea
Deustun prestakuntza oso praktikoa da eta hasiera-hasieratik zaude proiektuak egiten. Irakasgaietan (matematika, kalkulua, marrazketa, etab.) jasotzen ari zaren ezagutzak praktikan jartzeko, sortzeko, diseinatzeko aukera duzu. Izan ere, ezagutza teorikoak funtsezkoak dira, baina laborategian ematen ditugun orduetan konturatzen gara zelan aplikatu teoria kasu praktikoetan. Prozesu horretan konturatzen zara benetan gustuko duzuna ikasten ari zarela eta ikusten duzu noraino heltzeko gai zaren.

Itziar Losa, Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduko ikaslea

Robotika eta ikusmen artifizialeko laborategiak
- KUKA KRG Robot Industrialak
- GiGe Color Kamarak
Salestarrak Deustu
Gradu hau Deustuko Unibertsitatean ez ezik, Deustuko Salestarren ikastetxean ere ematen da, Bilboko Agirre Lehendakari etorbidean. 7.000 m2 baino gehiago ditu eta gelak ikus-entzunezko baliabidez, wifi sarez eta tailer-laborategi espezializatuz hornituta daude. Horiez gain, beste 19.000 m2-ko gelak, berdeguneak, kirol-guneak eta ibilgailuentzako aparkalekuak ditu.