Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ingeniaritza Mekanikoa

Ikasketa plana

RRII + Derecho
Titulazioa:
Iraupena:
Kredituak:
Modalitatea:
Dedikazioa:
Toki-kopurua:
Hizkuntzak:
Praktikak:
Nazioarteko programa:
Gradu amaierako lana:
Tokia:
Ikastegia:
Ingeniaritza Mekanikoa
4 urte
60 ECTS urtean x 4 urte = 240 ECTS
Presentziala
Esklusiboa
55
Gaztelania, euskara eta ingelesa
4. mailan. 6 ECTS.
Hautazkoa 4. mailan. 30 ECTS.
12 ECTS
Bilboko Campusa
Ingeniaritza Fakultatea

Zure prestakuntza eta praktikak

Ezagutza orokorretatik espezializaziora

  • 1. maila: izaera zientifiko markatua duten oinarrizko diziplinen ikaskuntza egiten da, ingeniaritzarik gehienen oinarri diren diziplinena.
  • 2. maila: Ingeniaritza Mekanikoaren funtsezko oinarriak jorratuko dituzu, bai solidoenak eta bai jariakinenak, baita industriako automatizazioarenak eta kontrol sistemenak ere.
  • 3. maila: Ingeniaritza Mekanikoan giltzarri diren arloetan sakonduko duzu eta sistema mekaniko eta egiturazko konplexuak diseinatzen eta fabrikatzen ikasiko duzu.
  • 4. maila: Prestakuntzan sakonduko duzu, bai hautazko irakasgai multzo bat eginez, bai nazioarteko mugikortasuneko programan parte hartuz. Gainera, enpresa batean praktikak egiteko aukera ere izango duzu. Ikasturtearen amaieran, gradu amaierako proiektua egin eta defendituko duzu.

Eskaintza eleaniztuna

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egin ahal izango dituzu irakasgaiak.

Ingeniaritza Mekanikoko graduko titulua izan aurretik, ingeleseko B2 maila ziurtatu beharko duzu (Cambridgeko Unibertsitateko First Certificate-ren parekoa).

Ingeniaritza Mekanikoko Gradu elebiduna (ingelesa/gaztelera) hautazkoa

Kredituen % 40 gutxienez ingelesez ikastiz gero eta C1 maila duzula egiaztatzen baduzu, Deustuko Unibertsitateak zure hizkuntza ibilbidea hizkuntza horretan ziurtatuko dizu. C1 maila egiaztatzeko prozedura titulu ofizial baliokide baten bidez edo Deustuko Unibertsitatearen barne proba baten bidez egingo da.

Unibertsitate Masterrako sarbidea

Ingeniaritza Mekanikoko ikasketek industria ingeniari tekniko lanbiderako trebatzen zaituzte.

Horrez gain, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra egin dezakezu, osagarri batzuk ikasita.

Praktikak

Enpresetako praktikak funtsezko osagarria dira ingeniarien lanbideko garapenean. Helburua ikasleen prestakuntza osoa lortzea da, prestakuntza aldian zehar jasotako jakintza teorikoak praktikan jartzeko eta, gainera, lan-merkatuan sartzean oso kontuan izango duten laneko esperientzia lortzeko.

Gaur egun, ingeniaritzaren sektoreko 100 enpresa baino gehiagorekin sinatutako hitzarmenak kudeatzen ditugu.

Praktikak 4. mailan egiten dira, hautazkoak izaten dira eta erakunde laguntzaileko profesional baten tutoretzapean eta fakultateko irakasle baten laguntzarekin egiten dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko 125 enpresak baino gehiagok hartzen dituzte praktiketan gure fakultateko ikasleak urtero:

tabla
       
   Sener    

Praktikak 2014ko uztailaren 11ko 592/2014 Errege Dekretuak arautzen ditu.

DeustoTech

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateari atxikitako teknologia arloko transferentzia eta ikerketa zentroa da DeustoTech. Bertan, errendimendu akademikorik handieneko ikasleek aukera dute enpresako benetako proiektuetan parte hartzeko, ordaindutako beken bidez. Ingurumen jasangarritasuna, osasuna, zibersegurtasuna edo garraioa dira jorratzen diren arloetako batzuk.

DeustoTech-en klasean ikasitako guztia jar dezaket praktikan, teknologia desberdinen alde on eta txarrak ikusi ahal izateko. Ez dago benetako erabiltzaileek erabiliko duten proiektu bat garatzea baino hoberik eta, gainera, oso lan-giro onean.

Logo de la Universidad de Deusto

Ez dago benetako erabiltzaileek erabiliko duten proiektu bat garatzea baino hoberik

Aitor Brazaola

Unibertsitate-enpresa gelak

Unibertsitate-enpresa geletan, gure ikasleek inguruan erreferente diren enpresen bekak izaten dituzte. Irakasleekin eta enpresetako profesionalekin ukondoz ukondo egiten dute lan, proiektu pilotuak garatzen dituzte azken teknologiekin esperimentatzeko eta gero enpresa horietan ezartzeko. Enpresak eta ikasleek aldi berean ikasten dute. 