Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ingeniaritza Mekanikoa

Gradua

Zertan datza?

Soluzio mekanikoak XXI. mendeko industriarako

Industrian eta gure eguneroko bizitzan erabiltzen den teknologia mekanikoa sakon ezagutu nahi duzu? Mekanismoak eta produktuak diseinatu, fabrikazio prozesuak hobetu, makinen kalitatea eta segurtasuna ziurtatu nahi dituzu? Orduan, Ingeniaritza Mekanikoa da zure bidea.

Industria ingeniari teknikoak gaur egun betetzen dituen jarduera ugarien inguruko prestakuntza jasoko duzu, baita industriak ingeniariei, bereziki mekanika arlokoei, eskatzen dien espezializazio maila altua ere.

Prestakuntza praktikoa eta parte hartzailea

Deustun metodologia praktiko, dinamiko eta parte hartzailearen aldeko apustu irmoa egina dugu, ezagutza praktikoen goi maila bermatzeko, ezinbestekoa baita ingeniarien lanbideko garapenerako.

  • Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateari atxikitako teknologia arloko transferentzia eta ikerketa zentroa da DeustoTech. Bertan, errendimendu akademikorik handieneko ikasleek aukera dute enpresako benetako proiektuetan parte hartzeko, ordaindutako beken bidez.
  • Deusto Moto Team (DMT) eta Deusto Drone Team (DDT) Ingeniaritza Fakultateko titulazio guztietako ikasleek osatutako bi talde dira eta zenbait irakasleren laguntza dutenak. Bi taldeek ikasturtean lan egiten dute motozikleta elektriko konektatu bat (DMT) eta drone bat (DDT) eraikitzen.
  • Unibertsitate-enpresa geletan, gure ikasleek inguruan erreferente diren enpresen bekak izaten dituzte. Irakasle eta enpresetako profesionalekin egiten dute lan ukondoz ukondo, eta proiektu pilotuak garatzen dituzte azken teknologiekin esperimentatzeko.
     
Deusto Moto Team-eko partaide izatea aukera bikaina da, ingeniaritzak hurbiletik ezagutzeko eta teoria praktikan jartzeko. Zerotik hasten zara eta hutsetatik ikasten duzu, helburua lortu arte: motorra eraiki arte. Gainera, nire kasuan, zorte ona izan dut, taldean parte hartzeari esker praktikak lortu ahal izan ditudalako. Esperientzia benetan gomendagarria da.

Logo de la Universidad de Deusto

Gorka Gea

Gorka Gea, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikaslea

Esperientzia praktikoa laborategietan

Fakultateko laborategietan lan egin ahal izango duzu eta industrian erabiltzen dituzten ekipo berdinekin ikasiko duzu. Horrez gain, industrian gertatzen diren aldaketen berri eguneratua izango duzu, enpresa munduko irakasleei esker. 

Zeu zara protagonista

Gure helburua da zeure buruari planteatu dizkiozun jomugak lortzea eta unibertsitateko ibilbideari ahalik eta etekinik handiena ateratzea. Deustun gure ikasleei bana-banako tratua ematearen aldeko apustua egiten dugu, bai laguntza akademiko handiagoa behar dutenei eta bai goi mailako errendimenduko taldeetako bikaintasun bekak jaso nahi dituztenei.

Horregatik, gidatu eta aholku ematen saiatzen gara unibertsitateko ibilbideko unerik garrantzitsuenetan.
Gainera, etengabeko ebaluazioko sistemarekin eta parte hartzea sustatzeko erabiltzen ditugun metodologiekin (talde-lana, kasuen azterketa, simulazioa...) lortu nahi den helburua hauxe da: ikasle bakoitza ikasketen protagonista izatea eta parte aktiboa izatea ikasturte osoan zehar.