Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Industria Diseinuko Ingeniaritza

Gradua

Ideiak errealitate bihurtu

Gradu hau pertsona sortzaile eta behatzaileentzat eginda dago, gizartea hobetzeko produktu eta zerbitzu berriak garatu nahi dituztenentzat; sortzeko duten gaitasuna eta pentsamendu analitikorakoa bateratu eta diziplina arteko taldeetan lan egin nahi dutenentzat. Helburua hauxe da: ideiak errealitate bihurtzea.

Bizkaian Deustuk bakarrik eskaintzen duen gradua da; eta Araban, Nafarroan, Errioxan, Kantabrian, Asturiasen, Burgosen, Leonen eta Palentzian ere eskaintzen ez dena. Gainera, Deustuko Unibertsitatea ikastetxe bakarra da industria diseinuan garatzen dituzun proiektuak diseinatzeko eta gauzatzeko eta proiektuek merkatuaren, enpresaren eta kontsumitzaileen beharrak betetzen dituztela egiaztatzeko prestakuntza osoa eskaintzen duena.

Berrikuntza eta sormena

Inguruan ditugun objektuak -altzariak, etxetresna elektrikoak, ibilgailuak, etab.- proiektatzen ikasiko duzu, era berritzailean, enpresaren lehiakortasuna areagotuz, marka indartuz eta erabiltzaileen beharrizanetarako soluzioak emanez.

Ikasketak amaitzean, gai izango zara…

  • Produktu baten bizitzako prozesu osoaren ikuspegi globala eta estrategikoa izateko: lehenengo zirriborroetatik hasi, prototipoak egin eta produktua merkaturatu arte.
  • Berrikuntza diseinura aplikatzeko eta produktu eta zerbitzuei balio erantsiak sortzeko (jasangarritasuna, tokiko ekonomiak sustatzea eta design for all delakoa, hau da, erabiltzaile izan daitezkeen guztien beharrizanak kontuan hartzea).
  • Diseinuko laborategi batean lan egiteko, eta bertan Design Thinking, Erabiltzailearen Esperientzia (UX) eta Gizarte Berrikuntzarako ekintzailetza metodologiak aplikatzeko. Produktuari, enpresari eta merkatuari buruzko ezagutzak batzeko espazio irekia izango da; grafikoki adierazi ahal izango dituzu zure ideiak eta ekodiseinuko eta ergonomiako alderdiak, materialak, industria prozesuak, gauzen Interneta (IoT) eta zure proiektuen komunikazioa balioztatu.
  • Proiektuen fidagarritasuna diseinatzeko, gauzatzeko eta probatzeko, beharrizanen arabera.

Prestakuntza praktikoa eta parte hartzailea

Graduak oso metodologia praktiko, dinamiko eta parte hartzailearen aldeko apustua egiten du, ezagutza praktikoetako goi maila bermatzeko, ezinbestekoa baita hori hala izatea ingeniarien artean. Kasu errealekin ikasiko duzu, industrian diharduten irakasleen eskutik.

Azalpenak, lanak, aplikazioko ariketak, hausnarketak eta baterako eztabaidek lagunduko diete ikasleei unibertsitateko gradudun horrek izan behar dituzten gaitasunak eta Industria Diseinuko Ingeniaritzako ezagutzak eta trebetasunak garatzen.

Garatu beharreko gaitasunak:

Gaitasun orokorrak     Berariazko gaitasunak

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza plana Unibertsitatean egokitzen laguntzeko pentsatuta dago.

Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu, alderdi akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoei buruzko aholkularitza emango dizuna eta dekanoarekiko, Idazkaritzarekiko eta gainerako irakasleekiko solaskide izango dena. Azken batean, tutorearengana jo ahal izango duzu arazo bat edo bestelako kezka bat duzunean.

Horrekin batera, badago Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua ere, eskolako errendimenduari edo ongizate pertsonalari eragiten dieten erabakiak hartzen lagunduko dizuna.

Graduetako tutoreen zerrenda

Onarpen irizpideak

 Onarpen irizpideak

Titulura sartzeko eskumena Onarpen Batzordeari dagokio. Batzorde hori dekanoak eta ikasketen antolamendu eta ikasleen dekanordeek osatzen dute. Onarpen prozesua honela dago antolatuta:

1.Hautagaiak Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrak ezarritako epeen barruan eman behar ditu sarrera eskaera eta eskatzen den dokumentazioa.
2.Hautagaiari dei egingo zaio sarrera probak egiteko.
3.Proben emaitzak izanik, onarpen batzordeak hautaketa egiten du onarpenerako irizpideak oinarri harturik.
Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:
•Ikasketa-espediente osoa (% 60).
•Sarrera probaren emaitza (% 40).

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako batez besteko ponderatua kalkulatzeko kontuan hartzen diren irakasgaiak. Maila bakoitzeko batez besteko nota aterako da eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.
Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara dei egin diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.

Argibide gehiago: ingreso.deusto.es