Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala

Softwarea eta irakasleak

Punta-puntako tresnak erabiliko dituzu

Big dataren eta adimen artifizialaren potentziala etorkizuneko sistemak sortzeko zein den ikusteko erarik onena zuk zeuk esperimentatzea da. Horregatik, Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialarekin lotuta dauden irakasgaietako jarduera praktikoetarako, R eta Python-en oinarritutako datuak prozesatu eta ikusteko modua ematen duten inguruak erabiltzea da onena. Bi hizkuntza horiek dira gaur egungo datuen zientzialariek gehien erabiltzen dituztenak. Bestalde, datu esplotazio masiboetara bideratutako garapen inguruak erabiliko dira, Spark eta HDFS bezalakoak. Erabilera profesionaleko tresna aurreratuei (esaterako, Tableau) probetxurik handiena ateratzen ikasiko duzu, baita Amazon Web Services edo Google Cloud sektoreko erraldoiek emandako hodei konputazioaren ahalmena erabiltzen ere, ikaskuntza automatikoko sistemak diseinatzeko eta zabaltzeko (machine learning).

Klasea emango dizuten irakasleak

Gradu honetako irakasle taldea esparru horretan Europa mailako ikerketa proiektuetan diharduten irakasle-ikertzaileek osatzen dute, batetik. Inguru espezializatuetan mintzagai diren azken joera teknologikoen berri emango dizute. Bestetik, kanpoko profesionalak ere arituko dira. Azken horiek datuen analisiko eta adimen artifizialeko teknika berritzaileak aplikatzen dituzte softwarearen garapenera hainbat jarduera sektoretan. Hala, eguneroko lanean zelako erronkei egin behar izaten dieten aurre erakutsiko dizute.

Horrez gain, ikasturtean zehar zenbait jarduera egingo ditugu: solasaldiak kanpoko irakasle gonbidatuekin, enpresa eta ikerketa zentroetarako bisitak, bestelako ekitaldiak. Horrela, zuzenago jarriko zara harremanetan datuen zientziak eta adimen artifizialak hurrengo urteetan izango duten eraginarekin.
 
Arlo horretan aditu diren irakasleekin ikasiko duzu

 Enrique Onieva

Enrique Onieva
Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko Graduaren koordinatzailea

 Alex Rayon

Alex Rayón
Mekanika, Diseinu eta Industria Antolaketako doktore arduraduna

  Roberto Carballedo

Roberto Carballedo
Informatika, Elektronika eta Komunikazio Teknologietako doktore arduraduna

 Veronica Canivell

Verónica Canivell
Informatika, Elektronika eta Komunikazio Teknologietako katedraduna

 Pablo Garcia Bringas

Pablo Garcia Bringas
Mekanika, Diseinu eta Industria Antolaketako irakasle titularra

 Iñaki Vazquez

Iñaki Vázquez

 Pablo Garaizar

Ikaskuntzako gidaria 

Lehenengo mailatik, harrerako talde bat izango duzu, Tutoretza planaren barruan, Unibertsitatera moldatzen laguntzeko.

Maila bakoitzean izango duzu erreferentziako tutore bat. Zure gauzez hitz egin ahal izango duzu berarekin, behar izanez gero. Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da..

Besteak beste, honetan laguntzen dizu tutoreak:

  • Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
  • Dekanotza, Idazkaritza eta gainerako irakasleekiko solaskidea da.
  • Fakultatean hobetzeko ekintzak kudeatzen ditu eta horietarako laguntza ematen dizu.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat baduzu (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.