Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala

Gradua

Sartzeko profila

Gradu hau datuen eta adimen artifizialaren esparruko aurrerapen eta teknologia berrietan interesa dutenentzat eta enpresetan ezarri nahi dutenentzat da. Profil honetan, matematika, informatika eta algoritmoak dira funtsezko zutabeak.

Datuen Zientziako eta Adimen Artifizialeko gradua ikasteko asmoa duzu? Jakin nahi duzu profilerako egokia zaren? Hona hemen jarraibide batzuk hori jakiteko:

  • Batxilergoa edo lanbide heziketako “Elektrizitate eta Elektronika” edo “Informatika eta Komunikazioak” goi ziklo bat ikasi izana.
  • Nota onak ateratzea eta ingelesa menderatzea (B2).
  • Pertsona analitikoa eta sortzailea izatea, etengabe ikasteko kezka duena eta erronka errealei ekiteko prest dagoena.
  • Taldean lan egiteko eta jendaurrean hitz egiteko gaitasuna izatea
  • Zeure burua nahiko ondo ezagutu eta heldutasuna izatea, baita profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna izatea ere.
  •  

    Onarpenerako irizpideak

    Titulura sartzeko eskumena Onarpen Batzordeari dagokio. Batzorde hori dekanoak eta ikasketen antolamendu eta ikasleen dekanordeek osatzen dute. Onarpen prozesua honela dago antolatuta:

    1. 1.Hautagaiak Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrak ezarritako epeen barruan eman behar ditu sarrera eskaera eta eskatzen den dokumentazioa.
    2. Hautagaiari dei egingo zaio sarrera probak egiteko
    3. 3.Proben emaitzak izanik, onarpen batzordeak hautaketa egiten du onarpenerako irizpideak oinarri harturik.

    Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

    • Ikasketa-espediente osoa (% 60).
    • Sarrera probaren emaitza (% 40).

    DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako batez besteko ponderatua kalkulatzeko kontuan hartzen diren irakasgaiak. Maila bakoitzeko batez besteko nota aterako da eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.

    Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara dei egin diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.
    Argibide gehiago: sarrera.deusto.eus