Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Diseinuko Ingeniaritza

Gradu bikoitza

Sormena eta fidagarritasuna

Diseinuaren sormena eta mekanikaren fidagarritasuna bateratzen dituen gradu bikoitza da, merkatuaren eta fabrikazioaren ikuspegi zabalarekin proiektuak gauzatzeko modua emango dizun prestakuntza.

Makinen eta mekanismoen funtzionamendua ezagutzeko interesa duen pertsona bazara eta nola hobetu eta nola egin eraginkorrago planteatzen baduzu, eta, gainera, berrikuntza, teknologia eta material berrien zalea bazara, gradu bikoitz hau da duzu aukerarik onena.
 
Bi titulu ofizial 5 urtean

Gradu bikoitz honek aukera ematen du Europan onartuta dauden bi titulu ofizial eskuratzeko, osagarriak diren bi diziplinatan. Hori guztia, 5 urteko prestakuntzarekin.

  • Ingeniaritza Mekanikoko Graduak sistema mekanikoen arloan prestatuko zaitu, egituren kalkuluan, baita makinen diseinuarekin eta ekoizpen sistemekin erlazionatutako proiektuen zuzendaritza eta kudeaketan ere.
  • Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduak, bestalde, trebatu egingo zaitu merkatuak behar dituen produktu eta zerbitzuak garatzeko, hau da, konbinaturik prestazio teknologikoak, estetikoekin, kulturalekin, funtzionalekin, ingurumenekoekin eta kalitatekoekin.

Prestakuntza praktikoa eta parte hartzailea

Gradu bikoitz honetan, metodologia praktikoa, dinamikoa eta parte hartzailearen alde egiten dugu, eta Fakultateko laborategien erabilera oso garrantzitsua da. Erakusketak, lanak, aplikazio ariketak, hausnarketak eta taldeko eztabaidak eginda, ikasleek aukera izango dute unibertsitateko graduari dagozkion gaitasunak garatzeko eta ingeniaritza bi horietako trebetasunak eta ezagutza eskuratzeko.

Horretaz gain, zuzendaritzako trebetasunetan prestakuntzan sakontzen da, zeharka, irakasgai batzuetan espazioa dagoelako lantzeko ahozko komunikazioa, taldeko lana, sormena…

Gaitasun orokorrak    Berariazko gaitasunak

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza plana Unibertsitatean egokitzen laguntzeko pentsatuta dago.

Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu, alderdi akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoei buruzko aholkularitza emango dizuna eta dekanoarekiko, Idazkaritzarekiko eta gainerako irakasleekiko solaskide izango dena. Azken batean, tutorearengana jo ahal izango duzu arazo bat edo bestelako kezka bat duzunean.

Horrekin batera, badago Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua ere, eskolako errendimenduari edo ongizate pertsonalari eragiten dieten erabakiak hartzen lagunduko dizuna.
 
Tutoreen zerrenda