International Internship Fair
Praktiken Nazioarteko Azokak, Deusto Business Schooleko Lan ibilbideen Sailak antolatutakoak, graduko eta graduondoko ikasleei aukera ematen die praktikak atzerrian edo nazioarteko kudeaketaren esparruan eskaintzen dituzten enpresa multinazionalak ezagutzeko eta haiekin lehenengo harremana egiteko. Enpresa horietako batzuek, gainera, azokan bertan hasten dituzte praktiketako hautaketa prozesuak, banakako dinamikez eta elkarrizketez baliatuz.
Enpresa parte hartzaileak ekonomia, teknologia, aholkularitza eta enpresentzako zerbitzuen sektorekoak dira:
Deusto Business Alumni
Deusto Business Schoolek ahalegin handia egiten du gradua amaitutakoan ikasleek lehenengo enplegua albait lehen aurkitzeko. Fakultateak Alumni La Comercial Elkartearen laguntza du horretarako.
Lortu zure lehenengo lana ikasgelan bertan
Urtero-urtero, nazioko eta nazioarteko enpresa oso garrantzitsuek hautaketa prozesuak egiten dituzte gure campuseko azken mailetako ikasleen artean.
Enpresak ezagutu: