Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala + Informatikako Ingeniaritza

Gradu bikoitza

Sartzeko profila

Gradu hau informatikaren, datuen eta adimen artifizialaren esparruko aurrerapen eta teknologia berrietan interesa dutenentzat eta hori guztia enpresetan ezarri nahi dutenentzat da. Gradu bikoitz honetako ikasketetan sartzen diren ikasleei sarrerako profil hau izatea komeni zaie:

  • Espainiar Batxilergoko edo lanbide heziketako “Elektrizitate eta Elektronika” edo “Informatika eta Komunikazioak” goi zikloko gaitasunak izatea.
  • Nota onak ateratzea.
  • Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko ingeleseko B2 mailaren baliokidea (gai izan behar du ikasketak ingelesez ikasteko, titulazioko lehenengo urtetik).
  • Pertsona analitikoa eta sortzailea izatea, etengabe ikasteko kezka duena eta erronka errealei ekiteko prest dagoena.
  • Taldean lan egiteko eta jendaurrean hitz egiteko gaitasuna izatea
  • Zeure burua nahiko ondo ezagutu eta heldutasuna izatea, baita profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna izatea ere. 

Onarpenerako irizpideak

Titulura sartzeko eskumena Onarpen Batzordeari dagokio. Batzorde hori dekanoak eta ikasketen antolamendu eta ikasleen dekanordeek osatzen dute. Onarpen prozesua honela dago antolatuta:

  1. 1.Hautagaiak Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrak ezarritako epeen barruan eman behar ditu sarrera eskaera eta eskatzen den dokumentazioa.
  2. Hautagaiari dei egingo zaio sarrera probak egiteko.
  3. Proben emaitzak izanik, onarpen batzordeak hautaketa egiten du onarpenerako irizpideak oinarri harturik.

Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

  • Ikasketa-espediente osoa (% 60).
  • Sarrera probaren emaitza (% 40).

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako batez besteko ponderatua kalkulatzeko kontuan hartzen diren irakasgaiak. Maila bakoitzeko batez besteko nota aterako da eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.

Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara dei egin diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.

Argibide gehiago: sarrera.deusto.eus