%100* laneratze tasa
Eskari handiko balio askotako profila, osagai teknologiko sendoa duten enpresek oso ondo baloratutakoa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Industria Teknologien Ingeniaritzako gradu bikoitzarekin, enpresa esparruan zein industria ingeniaritzaren esparruan lan egin ahal izango duzu, baita bi esparru horietako gaitasunak uztartzea beharrezkoa eta aintzatetsia den lanpostuetan ere.
- Kalitate sistemen diseinua eta kudeaketa
- Enpresen zuzendaritza eta kudeaketa teknologikoa (ekoizpen, eragiketa eta logistika sailak, produktuen garapena, berrikuntza…)
- Industria enpresetako zuzendaritza eta kudeaketa (finantzak, giza baliabideak, merkataritza, estrategia, antolaketa…)
- Finantza arriskuen eta finantzen azterketa konplexuen kudeaketa
- Aholkularitza teknologikoa
- Zuzendaritza nagusia, bereziki industria sektoreko enpresetan
(*Alumni DBAko datuak: 2018ko promozioaren lan egoera, otsailaren 2020an.)
Horrez gain, titulazio bakoitzeko lanbide arlo propioetan lan egin ahalko duzu:
Enpresa esparruko lan irteerak
- Kontu ikuskaritza
- Aholkularitza: estrategikoa, aldaketaren kudeaketakoa, sistemena…
- Finantzak: administrazio eta kontabilitateko zuzendariak, kudeaketaren kontrola, diruzaintzaren kudeatzaileak, ekonomia eta finantzetako zuzendariak, etab.
- Marketina: trade marketing eta salmentak: key account manager-a, saltokiko kudeatzaileak, salmenten eskualdeko buruak, marketineko zuzendariak, merkataritzako zuzendariak…
- Nazioartekoa: esportazio buruak, nazioarteko zabalkundeko zuzendariak, nazioarteko arloko zuzendariak…
- Banku eta finantza zerbitzuak: merkataritza exekutiboak, bulegoetako zuzendariak, merkataritzako zuzendariak, arriskuen analistak, ikerketa zerbitzuen buruak, balioen sozietateetako analistak, inbertsioko bankuak, ondare, zorro eta funtsen kudeatzaileak…
- Nork bere enpresa sortzea
- Beste zenbait arlo: logistikako eta erosketetako sailak, eragiketen kudeaketa, zerga sailak, giza baliabideak, kalitatea eta berrikuntza, erakundeen aurrerabidea, enpresen gizarte erantzukizuna…
Industria ingeniaritzaren esparruko lan irteerak
- Industria arlo guztietako enpresak: automobilgintza, trenak, elektrizitatea, aeronautika, makina-erreminta, metalgintza, petrokimika, etab.
- Proiektuen Ingeniaritza
- Industria eta zerbitzu enpresen sail teknikoak
- Industriako produktuak merkaturatzeko eta instalatzeko enpresak
- Teknologia garatzeko industriak
- Industria enpresen administrazio eta kudeaketa sailak