Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Big Data eta Business Intelligence programa

Aurkezpena

Big Data eta Business Intelligence

IKTak, Internet eta Hodeia sektore guztietan sartu ahala, Big Data eta Business Intelligence kontzeptuak ere batera sartzen dira. Big Dataren definizioak azpimarratzen du datuen hazkunde esponentziala eta datu horiek eskura izatea. Datuak egituratuak eta desegituratuak izan daitezke, jatorriaren arabera, eta gero eta ugariagoak dira (web orri, irudien aplikazio eta bideo, gizarte sare, gailu mugikor, app, Smart City-en sentsore eta gauzen Internetekoak). Business Intelligence kontzeptuari dagokionez, lehiakortasun handiagoa lortzeko, datuak ezagutza bihurtzen dituzten prozesu teknologikoen multzoa izango litzateke.

Bai Big Data eta bai Business Intelligence aukera paregabea dira erabakiak hartzeko edo bezeroei zuzenduta datuak tratatu eta aztertu nahi dituzten erakunde, enpresa eta pertsonentzat: enpresei gehiago saltzen laguntzeko (erosketa patroiak antzemateko), kostuak optimizatzeko (itoguneak eta hondarrak antzemateko), bezero gehiago aurkitzeko (jokabide patroien arabera) eta abar.

Gartner adituaren aburuz, 2015ean 4,4 milioi pertsona aditu behar ziren datuen analisian eta ustiapenean. Bide beretik, McKinseyk dio % 50 inguruan egongo dela 2018an datuen analisiarekin lotutako lanpostuen eskaera eta eskaintzaren arteko aldea. Horregatik bada, ikastaro hau datuen kudeaketa eta analisira bideratuta egongo da, erabakiak hartzea hobetzeko, hau da, Business Intelligence edo negozio adimena hobetzeko. Profil hau da, gainera, enpresek gehien eskatzen dutena: datuen analisian, diseinuan eta soluzio teknikoen garapenean, adimen lehiakorreko zerbitzuetan aditu diren profesionalena.
Big Data eta Business Intelligence programak etengabeko prestakuntza eskaintzen du, malgua eta moduluka egin daitekeena, ostiral eta larunbatetan, datuen analisiko teknologia eta metodologietan, baita negozio adimeneko tresnetan ere, datuei euren balioa emateko erakunde batean erabakiak hartu behar direnean. Prestakuntza oso aplikatua da, lanerako trebakuntza ematen duena, lan merkatuan berehala sartzeko aukera ematen baitu. Gradudun berriei, euren erakundean jauzia eman nahi duten profesionalei eta erabakiak hartzeko prozesuetan hobetu nahi duten zuzendaritzako kideei dago bereziki zuzendua.

Datuen analisian eta negozio adimenean diharduten enpresekin batera diseinatutako prestakuntza da. Enpresa horietako pertsonek eskainiko dute prestakuntza eta, azken batean, Big Datak eta Business Intelligence-k esku-eskura jarriko dute lanbideko aukeretara hurbiltzea.

blogs.deusto.es/bigdata