Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Semana Ingeniería

Tailerrak

 

Ingeniaritza Fakultatean tailer praktiko batzuk prestautu ditugu, hoien bidez ingeniaritza ikastea zer den ikusi dezakezu eta gure eguneroko bizitzan zein den arlo honek duen garrantzia. Irakasle eta ikale ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, gure fakultatea ezagutzera eta tailerretan parte hartzera. Aurtengotailerrak honako hauek dira:

 

Zer jakin daiteke datuetatik abiatuta?

Galdetu diozu inoiz zeure buruari zergatik den hain entretenigarria Netflix? Edo zer egiten duen zer telesail estreinatu jakiteko? Edo zer serie gomendatu?
Ia guztiok dugu eskura gailu elektronikoren bat, gure eguneroko ohiturei buruzko informazio asko harrapatzeko gai dena. Telefono mugikorra erabiltzen dugu komunikatzeko, mugitzeko eta entretenitzeko, besteak beste. Inoiz galdetu diozu zeure buruari zer dioten zuri buruz sortzen dituzun datuek?
Tailerrean, aukera izango duzu hori ulertzeko, bai eta bildutako datuak informazio baliagarri bihurtzeko erabiltzen diren teknikak esperimentatzeko ere, eta gai izango zara galdera horri eta enpresen gaitasuna eta jasotako zerbitzuen kalitatea hobetzera bideratutako beste galdera askori erantzuteko.

Fabrikazio digitala eta teknologia berriak produktuak diseinatzeko


Fabrikazio sistemak esponentzialki garatu dira azken hamarkadetan eta produktuak fabrikatzeko aukera berri ugari eskaintzen dizkiete sortzaile, ingeniari, artista eta diseinatzaileei. Teknologia horiek erabiliz, ukitu daitezkeen produktuak sortu daitezke oso denbora laburrean eta kostuak murriztuta, ez baitute industriatik pasatu behar prototipoak fabrikatzeko.

Denok gogoratzen ditugu Star Wars-eko irudiak, Jediek, inolako zailtasunik gabe, ateak laser espatez ebakitzen zituztenekoak. Erokeria dirudien arren, laser bidez ebakitzeko makinekin egin daiteke. Teknologia horrek laser izpia erabiltzen du hainbat material ebakitzeko edo markatzeko eta merkatuan teknologia horrekin pertsonalizatutako produktu asko aurkitu ditzakegu. Tailerrean ikusi eta ezagutuko dugu zehatz-mehatz teknologia hori, gure diseinu pertsonalizatuak prestatu eta bakoitzak bere koadernoa fabrikatu ahal izango du, erabat pertsonalizatuta.

Programatu zeure Robot Mugikorra


Badakizu zer den robotika mugikorra? Eta berez gidatzen diren ibilgailu autonomoak? Robot horiek etengabe agertzen dira zientzia fikziozko filmetan; baina, egia esan, oso denbora gutxian eraiki eta proba daiteke halako bat.
Tailer honetan ikusiko duzu zeintzuk diren robot horren funtsezko atalak, zein kontzeptu elektronikoak eta, jakina, programazioaren berri izango duzu. Azkenean, roboten lehiaketa izango duzu gainerako parte hartzaileekin.

 

Zein erronka teknologikotan hartzen du parte ingeniaritza mekanikoak?


Eguneroko bizitzan eta ingeniaritzan erabiltzen ditugun ia gauza guztiak sortu ziren ingeniari mekaniko baten buruan. Ingeniaritza mekanikorik gabe, gizakia ez zatekeen ilargira iritsiko, ezin izango genuke New Yorkera hegaz joan, gure garraiobideak mandoak edo zaldiak izango lirateke oraindik ere, eta urtero milaka pertsona hilko lirateke taupada-markagailurik, X izpirik edo eskanerrik ez balego.

Tailerrean materialen ezaugarriak neurtu ahal izango dituzu, zeure probetak Deusto Fablab-en fabrikatuko dituzu teknologia digitalak erabiliz eta ingeniaritza mekanikoari dagozkion tresna informatikoak erabiliz. Hartara, ikusiko duzu, bertatik bertara, zein den ingeniari mekanikoaren zeregina.

 

Nola parte hartu?


Tailerrak abenduaren 9tik 12ra izango dira, arratsaldez. Denak egin ditzakezu edo bakarra. Hona hemen ordutegiak:

  9/12-17:30: Zer jakin daiteke datuetatik abiatuta?

10/12-17:30: Fabrikazio digitala eta teknologia berriak produktuak diseinatzeko

11/12-17:30: Programatu zeure Robot Mugikorra

12/12-17:30: Zein erronka teknologikotan hartzen du parte ingeniaritza mekanikoak?

 

Izena ematen duzenean email bidez esango dizuegu non ospatuko den tailerra.

Eman izena formulario honen bidez:

Izena eman

Plaza mugatuak

 

 

 

Harremanetarako

Tweets por @IngDeusto