Masterreko ikasleak
Masterreko gure ikasleek nazioarteko mugikortasun programaren barruan egin dezakete MALa. Egonaldia masterraren hirugarren seihilekoan egingo da erakunde laguntzaile batean eta gutxienez hiru hilabeteko iraupena izango du, eta ikasturte osoa amaitu arte luza daiteke.
Hainbat unibertsitaterekin ditugu sinatuta hitzarmenak. Erakunde horiek prest daude gure ikasleak hartzeko; eta, sarea zabaltzeko, urtero jartzen gara harremanetan beste unibertsitate eta zentro batzuekin.
Hona hemen erakunde laguntzaile batzuen lagin bat: ICAM eta ENSIL (Frantzia), ISEP eta Aveiroko Unibertsitatea (Portugal), Twenteko Unibertsitatea (Herbehereak), Scottish Power (EB), Milango Politeknikoa (Italia), Lappeenranta UT (Finlandia), FH Campus Wien (Austria), Duisburg-Essen-eko Unibertsitatea (Alemania), STUBA (Eslovakia), Nagaoka UT (Japonia), SLU eta Marquette University (AEB).
Kanpora doazen masterreko ikasleentzako informazioa
"Cristina diseinuaren simulaziorako proiektuetan zentratu da eta bihotz balbula mekanikoekin probak egin ditu..."
Cristina Irigoyen
Nazioarteko egonaldia Saint Louis University-n, EEBB.
Cristinak zenbait proiektu ditu esku artean Park Collegen. Diseinuaren simulaziorako proiektuetan zentratu da eta bihotz balbula mekanikoekin probak egin ditu SSM Health Cardinal Glennon haur ospitalean.
Informazio gehiago: https://www.slu.edu/parks/news/cristina-irigoyen.php

Cristina Irigoyen, Nazioarteko egonaldia Saint Louis University-n, EEBB.