Ingeniaritza Fakultatean Unibertsitate honen eredu propio arrakastatsu baten bidez ikasiko duzu; hala erakusten dute urtero titulua eskuratzen duten profesionalen promozioek. Beste hainbat alderdiren artean, gure bereizgarriak dira laborategi espezializatuak, metodologia pedagogiko berritzailea, ikasleei bana-banako arreta, eta lan munduarekin lotura estua duen irakasleen taldea.
Zerk bereizten gaitu?
Ingeniaritza Fakultatea eraikin moderno batean dago, ikasleei gure titulazioetako berariazko gaitasun praktikoak garatzeko instalazioak eta baliabideak eskaintzen dizkien toki batean.
Ingeniaritzan lanean aritzeak prestakuntza teknologikoko maila altua eskatzen duela jakinik, Fakultateak 25 laborategi espezializatu ditu, ikasleentzat guztira lanerako 700 postu dituztenak.
Informatikako laborategiak
- Multimedia
- 10 laborategi orokor, 400 PCz hornituta, talde lanak egiteko.
Industria eta fabrikazioko teknologien laborategia
- Kimika eta Ingurumena
- Sistema Mekanikoak
- Potentziako Elektronika eta
- Makina Elektrikoak
Automatizazio eta kontroleko laborategiak
- Automatak eta Industria Informatika
- Neurketa Sistemak eta Erregulazioa
- Industria Pertzepzioko Sistemak
- Robotika eta Produkzio Sistema Integratuak
Electronikako laborategiak
- Konputagailuen Arkitektura
- Elektronika Analogikoa
- Elektronika Digitala
- Mikroprozesadoreak eta Konputagailuen Egitura
Telekomunikazioko laborategiak
- Seinalearen Ingeniaritza
- Telematikako Ingeniaritza eta TB Digitala
- Tresneria eta Komunikazio Optikoak