Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea 40 urte daramatza ingeniaritzako hainbat esparrutako profesionalak (informatika, elektronika, automatika, telekomunikazioa edo industri antolaketa) arrakastaz prestatzen. Deustuko 9.000 ingeniari baino gehiago ari dira mundu osoko enpresa eta erakundeetan lanean.
Fakultatearen historia
Hasiera-hasieratik, Ingeniaritza Fakultateak ikasketa berritzaileak eskaini izan ditu, gizarte eta lanbideko errealitatera egokituak. Gure ezaugarri izan dira irakaskuntzan berrikuntza sustatzea, ikasketen izaera praktikoa, ikasleen orientazioa zaintzea edo gure ingeniariei enplegua eskainiko dieten enpresekin etengabeko harremana izatea.
2009/2010 ikasturtean, ingeniaritzako graduak ezarri genituen, eta, horrela, gure eskaintza Europako Unibertsitate Eremu berriaren (“Boloniako prozesua”) esparrura eta industriak eskatzen dituen lanbide profiletara egokitu genuen.
Gure Fakultateko prestakuntzaren oinarrietako bat ikerketa eta garapen teknologikoa da, Deustotechen bidez gauzatzen dena. Deustotech Fakultateari lotutako ikerketa zentroa da. Ikerketa proiektuek aukera ematen diete irakasleei maila zientifiko eta teknologiko gorenean irauteko. Halaber, aukera ematen diete ikasleei espezializazio arloetan laguntzeko eta ikerketako eta berrikuntza teknologikoko prozesuetan hasteko.