Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ingeniaritza Fakultateko Inbestidura

Ingeniaritza Fakultateko Inbestidura

Ingeniaritzako masterreko tituludunen inbestidura

2020ko otsailaren 21an, ostirala, 2018-19 promozioko Unibertsitate Masterreko tituludun berrien inbestidura ekitaldia ospatuko da unibertsitatean.

 

Ekitaldiaren ordena

18:00etan, Elkarmeza Kapera gotikoan.

19:00etan, Inbestidura ekitaldia Paraninfoan. Unibertsitate Master hauetako tituludunena: Informatikako Ingeniaritza, Telekomunikazioko Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Automatizazioko, Elektronikako eta Industria Kontroleko Ingeniaritza, Automozioko Diseinu eta Fabrikazioa eta Industria Antolaketako Ingeniaritza.

Izendapen ekitaldiaren egitaraua hauxe izango da:
1. Hasiera: “Agur Jaunak” kantatuko du Katedraleko Musika Kaperako abesbatzak.
2. Fakultateko idazkariak ekitaldiaren prozeduraren berri emango du.
3. Dekanoaren hitzak.
4. Pedro Manuel Sasia irak. doktorearen lectio brevisa.
5. Ingeniari baten hitzak, promozioko ikaskideen izenean.
6. Bi ingeniari berriren adierazpen irmoa, ikaskide guztien izenean.
7. Ingeniari berrien inbestidura ekitaldia.
8. Master amaierako Proiekturik onenen Sariak banatzea.
9. Aitabitxiaren/amabitxiaren hitzak.
10. Agurra: “Gaudeamus Igitur” kantatuko dute Katedraleko Musika Kaperakoek eta bertaratuek. 

Ingeniarien inbestiduraren antolaketa

Paraninfoaren ondoko beira-arasaren ondoan agertuko da inbestidurarako izena eman dutenen zerrenda:

  • Zerrendako lehenengo 30ek (1etik 30erakoak) toga jantziko dute ekitaldia hasi aurretik, eta sarreran itxarongo dute segizioa osatzeko. Toga Unibertsitateko sarrera nagusian jasoko dute, Argibideak bulegoaren aurrez aurre. Paraninfoan sartzen direnean, alboko pasabideetan kokatuko dira, krokisean agertzen den bezala.
  • Saridunek, zina egin behar dutenek eta hitzaldia emango dutenek toga jantziko dute, ekitaldia hasi aurretik, eta sarreran itxarongo dute segizioa osatzeko. Paraninfoan sartzen direnean, 1. errenkadan gordeta dauden jarlekuetan jesarriko dira.
  • Togarik gabeko ingeniariak (31. zenbakitik gorakoak) Paraninfoaren atzeko aldean kokatuko dira edo honen ondoko gelan. Zutik egoteko eskatzen zaie eta jesarlekuak euren senideentzat uzteko.

Inbestidura ekitaldia honela egingo da:

Ordena alfabetikoan izendatuko dira ingeniaritzako gradudun berriak. Izendatu ahala igoko dira oholtzara gradudunak, dekanoak beka marroia ezartzeko, jasotako tituluaren ezaugarria.

Dagokien alboko eskaileretatik igoko dira eta erdiko pasabiderantz jaitsiko dira sakoneraino, eta han beste ikaskide bati emango diote toga. Kideekiko eta bertaratu diren guztiekiko errespetuagatik, isilik egoteko eskatzen da eta inor ez dadila Paraninfotik irten ekitaldia amaitu arte.

 

 

Ingeniarien graduazioa

2020ko otsailaren 22an, larunbata, 2018-19 promozioko ingeniaritzako tituludun berrien graduazio ekitaldia ospatuko da unibertsitatean.

 

Ekitaldiaren ordena

11:00etan, Elkarmeza Kapera Gotikoan.

12:00etan, Graduazio ekitaldia Paraninfoan. Gradu hauetakoa: Informatikako Ingeniaritza, Telekomunikazioko Teknologien Ingeniaritza, Industria Teknologien Ingeniaritza, Industria Elektronika eta Automatikako Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Diseinuko Ingeniaritza eta Industria Antolaketako Ingeniaritza.

Ekitaldiaren egitaraua hauxe izango da:
1. Hasiera: “Agur Jaunak” kantatuko du Bilboko Katedraleko Musika Kaperak.
2. Fakultateko idazkariak ekitaldiaren prozeduraren berri emango du.
3. Dekanoaren hitzak.
4. Pedro Manuel Sasia irak. doktorearen lectio brevisa.
5. Gradudun baten hitzak, promozioko ikaskideen izenean.
6. Bi gradudun berriren adierazpen irmoa, gradudun guztien izenean.
7. Tituludun berrien graduazio ekitaldia.
8. Gradu amaierako Proiekturik onenen Sariak banatzea.
9. Aitabitxiaren/amabitxiaren hitzak.
10. Agurra: “Gaudeamus Igitur” kantatuko dute Katedraleko Musika Kaperakoek eta bertaratuek.

Ingeniarien graduazioaren antolaketa

Paraninfoaren ondoko beira-arasaren ondoan agertuko da inbestidurarako izena eman dutenen zerrenda:

  • Zerrendako lehenengo 30ek (1etik 30erakoak) toga jantziko dute ekitaldia hasi aurretik, eta sarreran itxarongo dute segizioa osatzeko. Toga Unibertsitateko sarrera nagusian jasoko dute, Argibideak bulegoaren aurrez aurre. Paraninfoan sartzen direnean, alboko pasabideetan kokatuko dira, krokisean agertzen den bezala.
  • Saridunek, zina egin behar dutenek eta hitzaldia emango dutenek toga jantziko dute, ekitaldia hasi aurretik, eta sarreran itxarongo dute segizioa osatzeko. Paraninfoan sartzen direnean, 1. errenkadan gordeta dauden jarlekuetan jesarriko dira.
  • Togarik gabeko ingeniariak (31. zenbakitik gorakoak) Paraninfoaren atzeko aldean kokatuko dira edo honen ondoko gelan. Zutik egoteko eskatzen zaie eta jesarlekuak euren senideentzat uzteko.

Inbestidura ekitaldia honela egingo da:

Ordena alfabetikoan izendatuko dira ingeniaritzako gradudun berriak. Izendatu ahala igoko dira oholtzara gradudunak, dekanoak beka marroia ezartzeko, jasotako tituluaren ezaugarria.

Dagokien alboko eskaileretatik igoko dira eta erdiko pasabiderantz jaitsiko dira sakoneraino, eta han beste ikaskide bati emango diote toga. Kideekiko eta bertaratu diren guztiekiko errespetuagatik, isilik egoteko eskatzen da eta inor ez dadila Paraninfotik irten ekitaldia amaitu arte.

 

 

EAZ+ITI gradu bikoitzeko tituludunen inbestidura

2020ko otsailaren 29an, larunbata, 2018-19 promozioko ingeniaritzako tituludun berrien graduazio ekitaldia ospatuko da unibertsitatean.

Ekitaldiaren ordena

10:30ean Elkarmeza Kapera gotikoan.

12:00etan, Graduazio ekitaldia Paraninfoan.

Ekitaldiaren egitaraua hauxe izango da:

  1. Hasiera: “Agur Jaunak” kantatuko du Katedraleko Musika Kaperako abesbatzak.
  2. Hasierako hitzak.
  3. Beka ipintzea.
  4. Sari banaketa.
  5. Agurra: “Gaudeamus Igitur”.

 

Paraninfoaren planoa

Harremanetarako