Lehenengo mailatik, harrerako talde bat izango duzu, Tutoretza planaren barruan, Unibertsitatera moldatzen laguntza emateko.
Maila bakoitzean izango duzu erreferentziako tutore bat. Zure gauzez hitz egin ahal izango duzu berarekin, behar izanez gero. Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da.
Besteak beste, honetan laguntzen dizu tutoreak:
- Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
- Dekanotza, Idazkaritza eta gainerako irakasleekiko solaskidea da.
- Fakultatean hobetzeko ekintzak kudeatzen ditu eta horietarako laguntza ematen dizu.
Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat baduzu (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.
Tutore zerrenda
Titulazioko tutoreen taldea