Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Telekomunikazioko Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Masterraren helburu nagusia

Telekomunikazioko Ingeniaritzako Masterra: profesionalizaziorako bidea.

Telekomunikazioko Ingeniaritzako Masterrak telekomunikazio sistemak diseinatu, garatu eta integratzeko profesionalak prestatzen ditu. Teknologiaren bilakaera hain da azkarra, telekomunikazioetako ingeniariek etengabe egon behar dute beren ezagutzak eguneratzen, azken aurrerapenak beren soluzioetan aplikatu ahal izateko. Horrenbestez, masterrak lehen mailako ezagutza teknikoak ditu, eta, gainera, garapen profesionaleko ingurune baterako oinarrizko trebetasunak ematen ditu, telekomunikazioetakoa bezain dinamikoa den ingurunerako, besteak beste: modu autonomoan ikasteko gaitasuna, ezagutza berriak garatzeko gaitasuna edo proiektuen zein pertsonen kudeaketarako gaitasunak.

Master honen helburua hauxe da:

  • Telekomunikazioko ingeniariaren lanbidean jardun ahal izatea
  • Berrikuntzaren bidean egotea
  • Enplegagarritasuna areagotzea

Masterraren fitxa

  • Iraupena: Urte eta erdi.
  • Kreditu kopurua: 90 ECTS
  • Dedikazioa: aurrez aurrekoa (arratsaldez), lehen bi seihilekoetan. Hirugarren seihilekoa ez da aurrez aurrekoa izango; izan ere, masterraren amaierako lana, enpresetako praktikak edo nazioarteko mugikortasuna egingo da seihileko honetan.
  • Toki kopurua: 40
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Praktikak eta nazioarteko mugikortasuna: aukera masterreko hirugarren seihilekoan.
  • Titulazioa: Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko titulu ofiziala
  • Non emango den: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa.