Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Code

Zer da Deusto Code?

Nazioarteko mugimendu garrantzitsu batek sustatu egiten du programazioaren oinarrizko ezagutza eta trebetasunak hezkuntza eduki orokorretan sartzea, besteak beste hour of code edo code. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean mugimendu honekin bat egiten dugu.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Gure ustez, softwareko garapeneko oinarrizko kontzeptuak garrantzitsuak dira gure gizarte digitaleko edozein pertsonarentzat eta, gainera, teknologiaz kanpoko hainbat alderditako sormena eta ulermena bultzatzeko ere (antolaketa, plangintza, prozesuak, komunikazioa…).

Hori dela eta, eskola komunitatea gonbidatu nahi zaituztegu (ikasle, irakasle, aita/ama) gurekin batera Deusto Code lantegietan parte hartzera. Hirugarren edizioa 2015ko urrian izango da, nazioarteko ekitaldiarekin batera.

Eman izena!

Zer egingo dugu lantegietan?

Lantegian ikusizko programazioaren jarduera batzuk egingo ditugu; horien zailtasuna mailaz mailakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aurretik programazioaren ezagutzarik izatea.

Batez ere lehen hezkuntzako 5. mailatik bigarren hezkuntzako 2. mailara bitarteko ikasleei eta beren irakasleei edo aita/amei zuzenduta daude.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Talde bakoitza, gehienez, 25 pertsonak osatuko dute. Internetera konektatuta dauden ordenagailuen gelan egingo dira, eta gidoia hauxe izango da:

  • Fakultatera heldu eta harrera
  • Lantegiaren sarrera
  • Ikusizko programaren jarduerak banaka egitea, gainbegiratuta
  • Bateratze saioa
  • Ondorioak eta amaiera
  • Bisita DeustoTechera

Lantegia bi ordukoa da, gutxi gorabehera. Ikastetxeen kasuan, jarduera gehigarriak eska daitezke, lau ordura arteko saioa egiteko.

Ikusi izena emateko inprimakia.  

Hurrengo edizioak

ESKOLA IKASLEAK (LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILATIK; BIGARREN HEZKUNTZAKO 2. MAILA ARTE):

Urriaren 13tik 16ra

-Informatika deskonektatua (LH 4.-6.)
-Kodetu (L-H 3.-6.)
-Garatu bideo-joko bat Scratch erabiliz (LH 3.-DBH 2.)
-Nire lehenengo robota programatzen (L.H 3.-6.)
-Robotika lego erabiliz (L.H 5.- DBH 2.)

Eman izena

LASTER ERANTZUNGO DIZUGU LEKURIK DAGOEN

Lantegietan lekua gordetzeko izan eman dezakezu inprimaki honen bidez

Zalantzarik baduzu edo iradokizunik edo proposamenik egin nahi baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara: dtlearning@deusto.es

DeustoTech, Deusto Teknologia Institutua

Harremanetarako