Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
06 maiatza, 2019Bilbao

Robotikako ikertzaile eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakasle titular Concepción Alicia Monje Micharet-ek irabazi du Deustuko Unibertsitateko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

Sariduna RoboticsLab taldeko kidea da, estatu mailan lehen postua duen eta Europa mailan lehenengoen artean dagoen Robotikako nazioarteko ikertaldeko kidea. Ikerlana TEO robot humanoidearen ingurukoa da. Gazteentzako Ada Byron saria Ana María Freire Veigari egokitu zaio. Saria maiatzaren 16an jasoko dute, ForoTechen hasierako egunean. ForoTech Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen duen teknologia arloetako azken joeren inguruko zabalkunde eta eztabaidarako foroa da. Epaimahaiak 112 hautagai ebaluatu ditu, aurreko edizioan baino % 10 gehiago.