Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
08 otsaila, 2020Bilbao

Deustuko Unibertsitatean FIRST LEGO League Euskadi prest

6 eta 16 urte bitarteko 400 gaztek hartuko dute parte Euskadi Deustuko First Lego League txapelketan otsailaren 8an Espainiako finalerako sailkatzeko asmoz. Euskadin Innobasquek antolatzen du programa hezitzaile hau Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera eta Deustuko Bilboko campusa txapelketa honen Euskadiko finaleko hiru egoitzetako bat izango da lehen aldiz. 100 bat boluntariok hartuko dute parte Deustuko antolakuntzan. Lehiaketak BBK, ITP Aero, Euskaltel Fundazioa eta Auzolan ditu babesle eta zabalik egongo da bertaratu nahi duten ikusleentzat.