Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
18 otsaila, 2016Bilbao

Ada Byron sariaren epaimahaiaren ebazpena: Deustuk Nuria Oliver Telekomunikazioko ingeniariari eman dio saria, MITeko doktore eta Telefónica I+G-ko zuzendari zientifikoari

Otsailaren 18an epaimahaia bildu eta informatikan mundu mailako erreferentea den emakume horri saria ematea erabaki zuen. Ezaguna da Oliver giza jokabidearen eredu konputazionaletan, adimen artifizialean, makinen eta pertsonen arteko elkarreraginean, informatika mugikorrean eta aplikazio sozialeko Big Datan. Estatu osoko 47 hautagai izan dira sarira aurkeztu direnak, ibilbide kontrastatua dutenak biomedikuntza, IKT, aeronautika edo konputazio digitala bezalako arloetan. Saria Estatu mailako aitorpen bat da, aitzindaria, teknologia berrien esparru ugarietan aurrerakuntzak egiten dituzten emakumeen lana agerira ateratzeko orduan. Saria FOROTECH Ingeniaritza eta Teknologiaren Deustuko astearen IV. edizioa ospatzen den egunetan emango da, martxoaren 9tik 11ra, Bilbon.

 

01 otsaila, 2016Bilbao

AIC-k Deusto Smart Moto Challenge sendotuko du

Berariazko hitzarmen bat sinatu du Deustuko Unibertsitatearekin, unibertsitateko ikasleen gaitasunak garatzeko kudeaketa, diseinua, ekoizpena eta marketina bezalako arloetan