Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 05Bilboko Campusa

Kolonbiako hezkuntza erakundeetako ordezkariek Deustuko Unibertsitatea bisitatu dute

Martxoaren 5ean, hezkuntzaren esparruko kolonbiar erakundeetako ordezkari talde zabal batek bisitatu zuen Deustuko Unibertsitatea eta bilera batean hartu zuten parte Deustotecheko zuzendari Alfonso Bahillorekin eta Deustuko Ingeniaritzako Unibertsitate-Enpresa arloko arduradun Cristina Giménez Elorriagarekin. Bisitaldia GAIA klusterraren eta CONETICen bidez egin zen, ICEX España Exportación e Inversiones erakundearen laguntzarekin. Helburua esperientziak partekatzea, arrakastako kasuak aurkeztea eta euskal enpresa eta erakundeekin lankidetza harremanak izateko bideak aztertzea izan zen.
Ekimena GAIAren gaitasunak nazioarteratzeko programaren barruan dago, CONETICen Nazioarteko Plan Sektorialean. Ordezkatzen dituzten enpresentzat helburu den herrialdeetariko bat da Kolonbia.


Oraingoan, eginkizuna hezkuntza arloko eskakizunei erantzuna ematea izan da; izan ere, interes handiko gaia da hori kolonbiar erakunde eta enpresentzat. Hego Amerikako herrialdeko ordezkaritzan pertsona hauek etorri ziren: Hugo González (Institución Universitaria Antonio José Camachoko errektorea), Gerardo Arboleda (EMCALIko aholkularia eta Universidad Católicako kontseilaria), Carlos Meneses (Centro Internacional de Agricultura Tropical-eko IT kudeatzailea), Maritza Delgado Valencia (Caliko Universidad de San Buenaventurako IT zuzendaria), Carlos Rodrigo Montehermoso (Caliko Pontificia Universidad Javerianako errektoreorde administratiboa) eta Walter Gálvez (Semintel-eko CEOa).

 

 

06/03/2019 - Masterclass con la directora y protagonistas del documental titulado “Glassy. A Basque Women Surf Film”