Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2015eko martxoak 20

MoreLab-eko kideek Hackathon bat antolatzen lagundu dute Zaragozan, IES Cities proiektuaren barruan

Martxoaren 20an, 21ean, eta 22an, Zaragozako Etopia Centro de Arte y Tecnologían, Hackathon bat izan da Zaragozako App-ak garatzeko (xehetasun gehiago http://z4s.es eta http://opencitydata.es/web/guest/news webetan). Hackathon-aren helburua hauxe izan da: bost pertsonako taldeetan, weberako edo mugikorretarako aplikazioak garatzea Zaragozako Udalak eta IES Cities plataformak eskaintzen dituzten datu irekietara lotuta. Aplikazio guztiak ekitaldian zehar garatu behar izan dira. Horretarako, Udalaren Webaren eta Deustuko Unibertsitatearen aholkularitza teknikoa izan dute.

Deustuko Unibertsitatetik, Unai Aguilera eta Diego López de Ipiña izan dira ekitaldiko aholkulariak. Izan ere, IES Cities plataforma erabili ahal izan dute, Open Datan oinarritutako aplikazio mugikorren garapena arintzeko sortutako plataforma, http://iescities.eu europar proiektuaren emaitza. Proiektu horretan lankide dira Zaragozako Udala eta Deustuko Unibertsitatea eta eskuragarri dago http://iescities.com webgunean. IES Cities plataformak eskaintzen duen API publikoa hemen ikusi daiteke: http://iescities.com/IESCities/swagger/

Europar proiektu horretan Europako beste hiru hirik ere hartzen dute parte: Bristolek, Majadahondak, eta Roveretok. Orain arte, 9 aplikazio sortu dira guztira 4 hirien artean eta espero da besteren batek ere aukera izatea IES Cities ekitaldiaren amaieran.
IES Cities ezagutu nahi baduzu, instalatu ezazu IES Cities Player aplikazioa Androideko SmartPhone-an. Aplikazio hori/horrek…

• Sarbide bakarra da IES Cities-ekin bateragarri diren aplikazio multzo guztirako
• Aplikazioak bilatzeko modua ematen du, bai gako hitzak erabilita, bai erabiltzailearen kokapen fisikoa kontuan izanda, hau da, erabiltzailea dagoen barruti geografikoan adierazgarriak diren aplikazioak bilatzeko modua ematen du.
• Aplikazio bati lotutako informazio guztia erraz aztertzeko modua ematen du:
a) zein dataset erabiltzen dituen, b) aplikazioari lotutako barruti geografikoa, c) beste erabiltzaile batzuek egindako komentarioak, d) aplikazioari buruz jendeak eman duen iritzia.
Klik bakar batean ireki eta/edo jaisten da IES Cities-ekin bateragarri den edozein aplikazio.

Plataformaren erabilera sustatu egin da, sari berezi bat egon baita (500 €-koa), Zaragozako datu irekiak erabiltzeaz gain, IES Cities plataforma erabiltzen duen aplikaziorik onenarentzat. Gainera, Zaragozako datu irekiak erabiltzen dituen aplikazio onenak 1.500 euro + Etopíaren La Terminalen enpresa aholkularitzako pakete bat ere jaso du.