Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 30Bilboko Campusa

Diego López-de-Ipiña, Diego Casado-Mansilla eta Javier García-Zubia irakasleek “La democratización de los datos mejorará la toma de decisiones” argitaratu dute The Conversation-en

Diego López-de-Ipiña, Diego Casado-Mansilla, Javier Garcia-Zubia (Ingeniaritza Fakultatea) eta Mario Castro (ICAI Pontificia Comillas Unibertsitatea) irakasleek "La democratización de los datos mejorará la toma de decisiones” artikulua argitaratu dute The Conversationen. Honela hasten da testua: "XXI. mendeko petrolioa dira datuak: planetako enpresa handienetako bostek (Amazon, Apple, Microsoft, Google eta Facebook) negozioaren zati handi bat beren erabiltzaileen datu pertsonalen erabilerari zor diote. Hitz egin dezagun datu publiko, pertsonal edo industrialei buruz; funtsezkoa da haien balioa zaintzea, kontrolatzea eta ustiatzea. Gero eta nabarmenagoak dira gobernantza (kontrola eta ustiapena) eta datuen subiranotasuna (sarbidea eta kontsumoa), demokraziari lotuta egon ohi direnak”. Jarraitu artikulua irakurtzen hemen.

Deustuk bat egin du The Conversation Españarekin, eta, horri esker, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen dibulgazio akademiko eta zientifikoko artikuluak eskuragarri daude plataforma horretan, unibertsitateetatik sortzen den ezagutza zabaltzeko munduko kanal nagusian. Estatuko berrogei erakunde akademikok baino gehiagok egin dute bat dagoeneko elkarte horrekin. Erakunde horren datu basean 2.500 unibertsitate eta nazioarteko ikerketa zentrotako 55.000 egileren datuak daude.

The Conversation-ek etengabeko elkarrizketa sustatu nahi du dakitenen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitate baten artean. Misio horretan, behar beharrezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen konplizitatea.