Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 11Bilboko Campusa

Lau emakume ikertzailek, euretatik hiru afrikarrek, emakumeek zientziaren bitartez munduaren eraldaketan duten paperaz eztabaidatuko dute

Deustuko Unibertsitateak “Zientziaren bitartez bizitza eraldatzen duten emakume ikertzaile afrikarrak” izeneko jardunaldi bat antolatu zuen ekainaren 11n, asteartean. Eztabaida horretan elkartu ziren, Fundación Mujeres por África “Ellas Investigan” programaren barruan, espainiar ikerketa zentroetan egonaldiak egiten ari diren hiru emakume zientzialari.


Hona hemen ikertzaileen izenak: Carmen Pheiffer, hego afrikarra biokimika medikoan doktorea, Vall d’Hebron Institutuan ikertzen ari dena; Agnes Nakakawa, ugandarra, konputazio zientzietako doktorea, Kronigkune-n; eta Dalia Medhat, egiptiarra, Biokimikako doktorea, Bizkaiko Biocrucesen ikertzen ari dena. Eurekin batera egon zen Mari Luz Guenaga, konputazio zientzietako doktorea, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta Inspira Steam programaren arduraduna.


Eztabaida Begoña Beristain kazetari adituak moderatu zuen. Aurretik, Deustuko errektore José María Guibertek, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak, eta Mujeres por Áfrika erakundeko presidente María Teresa Fernández de la Vegak hitz egin zuten.
Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaia koopera programaren bidez, Fundación Mujeres por África-ko bazkidea da, eta horren barruan hiru emakume ikertzaile afrikarren egonaldia babesten du Deustotech-en, Kronigkune-n eta Biocrucesen.

 

Más información.
 

 

11/06/2019 - Cuatro investigadoras, tres de ellas africanas, debaten en Deusto sobre el papel de las mujeres en la transformación del mundo a través de la ciencia