Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 22Gasteizko Egoitza

“Deustu eta Egibide: prestakuntza duala bultzatzeko erronka” saioa Gasteizeko Artiumen

Deustuko Unibertsitateak eta Egibidek urriaren 22an antolatu zuten "Deustu eta Egibide: prestakuntza duala bultzatzeko erronka” saioa, bi instituzioen aliantza estrategikoa sortu ondoren lortutako lehen emaitzak aurkezteko. Saio horretara gonbidatu zituzten gaiarekin eta prestakuntza dualaren garapenari lotuta dauden beste ekimen batzuekin konprometitutako zenbait agente.


Ekitaldian parte hartu zuten Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek, Egibideko zuzendari titular Diego Bandek eta Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek. Aurkezpenaren ondoren, hitzaldi batean zenbait mezu zabaldu ziren. Hizlariak hauek izan ziren:


-Ricardo Chocarro, Aernnovako zuzendari nagusia
-Francisco Belil, Bertelsmann Fundazioko presidenteordea


José Luis Larrea izan zen moderatzailea.

 

22/10/2019 - Jornada "Deusto y EGIBIDE: El reto de impulsar la formación dual"