Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 22Bilboko Campusa

Ingeniaritza Fakultateko ingeniari eta gradudunen inbestidura ekitaldia

Ingeniaritza Fakultateak otsailaren 21ean eta 22an egin zituen ingeniari eta graduatu berrien inbestidura ekitaldiak. 21. Jardunaldia Master hauetako 106 tituludun berriei eskaini zitzaien: Industria Ingeniaritza, Automatizazioko, Elektronikako eta Industria Kontroleko, Industria Antolaketako Ingeniaritza, Diseinu eta Automobilgintza Ingeniaritza, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritza.


Zeremonian, Pedro Manuel Sasia irakasleak irakurketa laburra egin zuen eta master amaierako proiektu onenen sariak banatu ziren. Carlos Salinas da Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren irabazlea, Begoña García-Zapirain Soto zuzendaria dela egindako "Irtenbide teknologiko ez-intrusiboa zaurietan infekzio bakterianoak denbora errealean detektatzeko" proiektuagatik. David Berzosa da Automatizazioko, Elektronikako eta Industria Kontroleko Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren amaierako proiektu onenaren sariaren irabazlea, "Erdieroaleak konmutatzeko proba banku baten kudeaketa, hobekuntza eta automatizazioa" proiektuagatik. Proiektu horren zuzendaria Unai Hernández Jayo da. Eta Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren amaierako proiektu onenaren sariaren irabazlea Kepa Amigo da "Digitalizazio bidezko kontsumo handiko enpresa batentzako negozio linea berria garatzeko azterketa" proiektuagatik. Proiektu horren zuzendaria Alberto de la Calle da.


Informatika Ingeniaritzako Unibertsitate Master Amaierako proiektu onenaren sariaren irabazlea Rubén Sánchez da, “An evaluation of a hybrid recommendation system to provide tilored presuasive strategies addressing cold start problem” lanagatik. Proiektu horren zuzendaria Diego López de Ipiña da. Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Master Amaierako proiektu onenaren sariaren irabazlea Pablo Sanz da, “Design, simulation and construction of a 2.45 GHz energy harvesting system” lanagatik eta proiektuaren zuzendari Juan Manuel López Garde-k eman zion saria.


Inbestidura ekitaldian gurekin lankidetzan aritu ziren Beatriz García. Alberto Paulo Enrique China eta Irene Domínguez.


Gradudun berriak


Otsailaren 22an izan zen gradu hauetako 104 tituludunen inbestidura: Informatikako Ingeniaritza, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza, Industria Teknologien Ingeniaritza, Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Diseinuko Ingeniaritza eta Industria Antolaketako Ingeniaritza. Ekitaldiari amaiera emateko gradu amaierako proiektu onenen sariak eman zituzten.

Informatikako Ingeniaritzako gradu amaierako proiektu onenaren saria Ander Arguiñanok jaso zuen "Neumo: toraxeko gaixotasunak diagnostikatzen, monitorizatzen eta errehabilitatzen laguntzeko plataforma diseinatu eta garatzea" proiektuagatik. Amaia Mendez Zorrilla proiektuaren zuzendariak emango zion saria. Industria Antolaketako Ingeniaritzako gradu amaierako proiektu onenaren saria Nicolas Garcíarentzat izan zen, "Industria enpresa multinazional baten logistikarako kudeaketa eredu baten diseinua, estandarizazioa eta ezarpena" proiektuagatik. Esther Alvarez de los Mozos zuzendariak eman zuen saria.

Industria Diseinuko Ingeniaritza ingeniaritzako gradu amaierako proiektuaren saria Javier Romanek irabazi zuen “Gurpil aulkia iragazgaizteko sistema diseinatzea eta garatzea” izeneko proiektuagatik. Proiektuaren zuzendari Ajur Retegik eman zuen saria.


Inbestidura honetan Ariane Fernández eta Ane Urrutxurtu aritu ziren gurekin elkarlanean.

 

22/02/2020 - Graduación de la Facultad de Ingeniería21/02/2020 - Investiduras Ingeniería: máster