Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko uztailak 01

Estibaliz eta Xabier Díaz Silvestre neba-arrebek lanbide zientifikoen inguruko generoko mito eta isuriei erantzungo die hurrengo Inspira STEAM at home saioan

Inspira STEAM at home. Mujeres que inspiran

• Estibaliz y Xabier Díaz Silvestre: hermanos en la ciencia. Desmontando mitos y confirmando sesgos.
• Uztailak 1, asteazkena
• 16:00 horas (CEST)
Izena ematea: http://deus.to/DiazSilvestre

Datorren asteazkenean, uztailaren 1ean, 16:00etan, emakume zientzialari eta teknologoak begien aurrean jartzeko Inspira STEAM at home zuzeneko elkarrizketa zikloko laugarren saioa izango dugu. “Hermanos en la ciencia. Desmontando mitos y confirmando sesgos”, izenburupean, Inspira STEAM programako aholkulari Estibaliz eta Xabier Díaz Silvestre neba-arrebak elkarrizketatuko dituzte. Zehazki, saio horretan azalduko dute, bokazio zientifikotik abiatuta, bilakaera profesionala oso desberdina izan dutela; karreretan zer-nolako zailtasunak aurkitu dituzten kontatuko digute, eta STEM arloari lotutako mito eta isuriak desmuntatu edo berretsi egingo dituzte. Gainera, haien ustez, hezkuntzak eta hezkuntza arloko ekimenek zer paper jokatzen duten ere ezagutuko dugu.

Estíbaliz Díaz Silvestre Zientzietako doktorea da EHUn, Biologia eta Ekosistemen espezialitatean. Gaur egun, ikertzaile seniorra da AZTI-BRTAn, ibai-aingiraren ebaluazioan eta kudeaketan espezializatu da. 2005etik, Eusko Jaurlaritzaren aholkulari zientifikoa da eta, 2010etik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarena ere bai, angilen kudeaketarekin lotutako gaietan. CIEMeko (Itsasoa aztertzeko nazioarteko kontseilua) aingirei buruzko lantaldeko espainiar ordezkaria eta GFCM (Mediterraneoan aingiren arrantzari buruzko batzorde orokorra) erakunderako aingirarako puntu fokal espainiarrekoa da.

Hura arduratzen da Euskal Herrian aingiraren urteroko laginketa koordinatzeaz. Aingirarekin lotutako zenbait proiektu espainiarretako Lanetan koordinatzaile izan da eta arrain horrekin zerikusia duen europar proiektuetan ere bai, 2019ko otsailean Europako Parlamentuak gonbidatu zuen horietako baten emaitzak aurkezteko. Hainbat argitalpen ditu aldizkari zientifiko espezializatuetan. Estibaliz Díaz Silvestre Inspira STEAN aholkularien taldeko kidea da.

Xabier Díaz Silvestre Zientzia Fisikoetako lizentziaduna da EHUn, Elektronika eta Automatika espezialitatean. Gaur egun, Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoko Lankidetza eta Zerbitzuetako Arloan ari da lanean. Irakaskuntza munduan hasi zuen bere ibilbidea, Oñatiko Txantxiku Ikastolan, bigarren hezkuntzako irakasle lanetan. Zehatzago esanda, irakaskuntza praktika hobetzen eta gaitasunak eskuratzeko pedagogia arloko berrikuntzak antzematen eta ikastetxeen kudeaketan aritu zen, IKTen dinamizatzaile postutik lehenengo eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko material didaktikoa sortzeko arloko kide, geroago. 2007an, BTEK-en hasi zen, Teknologia Ezartzeko Zentroan, bertako zuzendari lanetan. Etapa horretan, museologia eta museografiako proiektuan hartu zuen parte, baita martxan jartzean eta ondoren kudeaketan, 2018an itxi arte. Zientzia eta teknologiaren zabalkundean eta sozializazioko foroetan parte hartu du. Xabier Díaz Silvestre Inspira STEAN aholkularien taldeko kidea da.

Aurreko Inspira STEAM at home saioak
Inspira STEAM at home elkarrizketen zikloa maiatzaren 20an hasi zen. YouTuben zuzenean eskaintzen dira eta ikus-entzule guztientzat zabalik daude: profesional, irakaslea edo adin guztietako ikasleentzat ere bai.

Aurreko saioetako protagonistak hauek izan dira: Nerea Luis, Adimen artifizialeko aditua; Maitane Alonso, MITek saritutako ikaslea eta ikertzailea; eta Mª Luz Congosto,datu sozialetan aditua. Elkarrizketen laburpenak eta bideoak eskura daude web honetan: www.inspirasteam.net.

 

Inspira STEAMen laguntzen dute

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du elkarlanerako espazio hau, Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziarekin batera, eta erakunde finantzatzaileek babesturik (Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hiru foru aldundiak, BBK, Roche, Barcelona Activa, Silk, HP Foundation eta Donostiako Udala). Espazioaren bideratzaileak Deustuko Unibertsitateko Lorena Fernández (@loretahur) eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziako Estibaliz León (@estileon) dira.