Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 14Bilboko Campusa

Deustuko Datmen taldea Cajamar UniversityHack 2020ko irabazlea

Deustuko Unibertsitateko Datmen taldeak eta Afi Eskolako SentinelAdmins taldeak irabazi dute Cajamarrek antolatutako UniversityHack 2020ko IV. edizioa. "Espainiako datu analisien lehiaketa handiena" da, eta aurtengo edizioan 21 unibertsitatek eta prestakuntza zentrok parte hartu dute. Epaimahaia Cajamar Taldeko, Minsait, ViewNext, Idealista eta Kabel profesionalek osatzen dute.


Leihaketa otsailaren 1ean hasi zen, eta parte-hartzaileek, Adimen Artifiziala, Big Data eta Machine Learning teknika berritzaileenak erabiliz, Idealista-ren eta BlaBlaCar-en datuekin ebatzi behar zituzten planteatutako erronkak. 'Cajamar Carpooling Visualization 'proban, 2017tik 2019ra bitartean Espainian eta Portugalen egindako BlaBlacar-en ibilbideen informazioari buruzko aplikazio edota bistaratze berritzailea sortzeko eskatzen zitzaien taldeei. Kategoria horretan lortu du Deustuko Datmen taldearen lanak lehen saria. Valentziako Universitat Politècnicako Datatontos taldea (bigarren saria) eta Madrilgo Europako Unibertsitateko Data South taldea (hirugarren saria) izan dira hurrengoak sailkapenean.


Beste proban, 'Minsait Land Classification' izenekoan, parte hartzaileek lurzoruen sailkapen automatikoaren eredurik onena lortu behar zuten sateliteetako irudietako informazioan oinarrituta, eta hauek izan dira talderik onenak: Afi Eskolako SentinelAdmins (lehen saria), EOI Industria Antolaketako Eskolako Talents (bigarren saria), eta Matrics de CUNEF Finantza Ikasketen Unibertsitate Elkargoa (hirugarren saria).


COVID-19ak eragindako alarma egoeragatik jarritako murrizketen ondorioz, edizio hau "online" izan zen guztia, eta, beraz, proiektuen azken defentsa bideoz egin da, eta epaimahaiak urrutiko balorazioa egin du. Finalista guztien defentsak Youtuben ikus daitezke.


Datmen taldeak egindako lanaren aurkezpena.