Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko apirilak 02Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak hasiera eman dio FabLaben Covid birusari aurre egiteko osasun materiala fabrikatzeari

Deustuko Unibertsitatea, fabrikazio digitaleko laborategian (Deusto FabLab) osasun materiala ekoizten hasiko da, ospitale eta pertsona nagusien egoitzetarako osasun materiala ekoizten, hain zuzen, Covid-19ari aurre egiteko. Ikastetxea IMQ, Covideuskadi edo Zorrotzaurreko OpenSpace-rekin harremanetan dago iada.

Asmoa da ahalik eta behar den eta eskatzen den osasun materialik gehien eta aukerarik zabalena fabrikatzea. Hona hemen fabrikatu eta emateko prestatu daitezkeen materialaren adibide batzuk: babesteko biserak, “birusaren kontrako heldulekuak” ateak zabaltzeko, koronabirusa duten pazienteak intubatu behar direnean osasun langileak babesteko kutxak,maskaretarako konektoreak eta arnasgailuetarako zatigailuak, etab. Elementu horiek 3D inprimagailu edo laserraz egingo dira, Unibertsitateko Bilboko campuseko FabLaben dauden tresnez.

Materiala banatzea eta logistika Covideuskaditik bideratzen da, Gurutze Gorriaren eta DYAren laguntzarekin. Ospitaleek, egoitzek, poliziak, ertzaintzak edo farmaziek izan dezaketen edozein beharrizan zuzenean ere artatu ahal izango den arren, beharrizana ahalik eta denborarik laburrenean estaltzeko.

Deusto FabLab berrikuntza eta produktu eta zerbitzu berrien garapenerako zentro bat da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen barrukoa eta Industria Diseinuko Ingeniaritzako graduari estuki lotuta dagoena. Fabrikazio digitaleko eta objektuak ekoizteko teknologietako fabrikazioko eta berrikuntzako 1800 laborategik baino gehiagok osatzen duten mundu mailako sare baten partaide da Deusto FabLab.

FabLab bat fabrikazio digitaleko laborategi soila baino gehiago da, 3D inprimagailuekin eta prototipatzeko beste teknologia batzuekin hornitua. “FabLab” berezko kontzeptu bat da, sarea osatzen duten laborategi guztiek teknologia, ezagutza eta diseinuak partekatzen dituzte eta elkarrekin lan egiten dute nazioarteko mugen gainetik.

FabLabek fabrikatu ditzakeen osasun materialaren adibideak:

 

Biserak:

 

 

Visera 3D

Visera laser

Visera manual

Ateetako heldulekuetarako babesak:

Manilla protectora

 

Manillas puertas

Pazienteak intubatu behar direnerako babes kutxak:

Cajas intubadora

 

Maskaretarako konektoreak eta arnasgailuetarako zatigailuak

Conector máscaras

 

Divisores respiradores