Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko apirilak 01Bilboko Campusa

Deustuko LabsLand spin-off-ak ikasleei laborategiko praktikak benetako ekipamenduarekin egitea ahalbidetzen die

Laborategiko praktikak funtsezkoak dira fisika, robotika edo teknologiako irakasgaietan, kalitatezko hezkuntza teknologiko eta zientifikoa lortzeko, bai unibertsitateetan, bai eskoletan. Baldintza normaletan, eskola eta unibertsitate zentroek robotika edo zientziako laborategiak dituzte. Baina zentroak itxita daudenez, eta online klaseak soilik ematen direnez, kalitatezko hezkuntza zientifiko-teknikoa mantentzea erronka handia da, beharrezko alde praktiko eta esperimentala baztertu gabe.


Horretarako erabiltzen ari diren konponbideetako bat urrutiko laborategiak dira. “Egun hauek zoratzekoak izan dira: klaseak prestatzea online emateko … baina gure ikasleek arduino robotak egiten jarraitzen dute Internet bidez, LabsLanden bidez, egun arrunt bat izango balitz bezala", azaldu du Ainhoa Merino Badaia BHIko irakasleak. Tenerifeko Universidad de La Lagunako Manuel Rodríguez Validok hau azpimarratzen du: “FPGA plaka batzuk erabiltzen genituen laborategian, baina, ikasgelak ixtean, alternatibak bilatu behar izan ditugu eta LabsLandek eskaintzen dituenak erabili ahal izan ditugu urrunetik. Oso erosoa da: hezkuntza plataforman beste baliabide bat da ikasleentzat".


LabsLand enpresak, Deustuko Unibertsitateko spin-offak, laborategi mota horiek eta benetako ekipamendua eskura jartzen ditu, baina Internet bidez. Ez dira simulazioak. Ekipamendua, munduko edozein tokitan kokatuta egon arren, urrutitik kontrolatzen da eta ikasleek denbora errealean ikus dezakete webguneko kameraren bitartez. Kontinente guztietako 14 herrialdetako 24 unibertsitatek enpresarekin elkarlanean dihardute eta haien laborategiak beste hainbat hezkuntza zentrok erabiltzen dituzte. COVID-19aren krisia dela eta, LabsLandek ikasturtearen amaierara arte bere laborategi guztiak dohainik eskainiko dizkie itxi behar izan duten hezkuntza zentroei. “Horregatik, azken bi asteetan milaka erregistro antolatu ditugu 42 herrialdetan”, adierazi dute LabsLandetik, “baina, horrelakoetan, denok lagundu behar dugu ahal dugunarekin”.


Argibide gehiago