Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko azaroak 12Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak eta Siemensek bat egin dute industriaren eraldaketa digitala gidatuko duten profesionalen prestakuntzan erreferente gisa finkatzeko

Deustuko Unibertsitateak eta Siemens teknologia erraldoiak lankidetza-hitzarmen estrategikoa sinatu dute, industria automatikan eta elektronikan gaitasun handia duten profesionalen prestakuntzan elkarrekin egindako lan estuko hamarkadak instituzionalizatzeko. 4.0 industria-testuinguru betean, hezkuntzaren eta ikerketaren arloko jarduera berriak bultzatzea ahalbidetuko duen harreman egonkorra sustatu nahi da horrela.

Hori dela eta, Deustok eta Siemensek erreferentziazko posizio sendoa izan nahi dute industriaren eraldaketa digitalaren buru izango diren profil profesionalen prestakuntzan, bai eta egungo industria-iraultzari eusten dioten teknologia berrien ikerketa-proiektuen garapenean ere.

Bereziki sinergikoa den une honetan, Deustuko Ingeniaritza Fakultateak gradu berriak atera ditu Ingeniaritza Robotikoan eta Datuen Zientzian eta Adimen Artifizialean, eta aliantza estrategiko horrek Siemenseko eskualdeko lehentasunezko bazkide gisa jartzen du Unibertsitatea. Enpresa hori aitzindaria da industriaren, energiaren, osasunaren eta azpiegitura eta hirien sektoreetan ekipamendua eta soluzio teknologikoak hornitzeko orduan.

Lehiarako abantaila horrek ikasleei eta irakasleei prestakuntza espezializatua emateko aukera ematen die, bai prestakuntza arautuko jarduerei dagokienez, bai etengabeko prestakuntzari dagokionez, eta, azken batean, jauzi kualitatiboa ematen du Deustuko Unibertsitateko laborategien irakaskuntzan eta bikaintasunean, Alemaniako taldeak teknologia berrietan duen azken ekipamenduaren bidez sustatzen baitira.
 

12/11/2020 - Deusto y Siemens se unen para consolidarse como referentes en la formación de profesionales que lideren la transformación digital de la Industria