Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko ekainak 04Bilboko Campusa

Deustuk eta Sarrallek SARRALLE-DEUSTO Gela Teknologikoa jarri dute abian, teknika eta kudeaketa arloei lotutako talentu gaztea prestatzeko

Deustuko Unibertsitateak eta Sarrallek SARRALLE-DEUSTO Gela Teknologikoa jarriko dute martxan 2021-2022 ikasturtean. Unibertsitateko espazio fisikoa da, eta ikasleen talentua bereganatzea eta interes berdineko arlo zientifikoetan eta teknologikoetan laguntzea du helburu, bai Ingeniaritzaren arloan, bai Zuzenbide eta Finantza arloetan. Hasiera batean, hirurteko baterako planteatu duten ikasgela hau Marta García Sarralleko Giza Baliabideen zuzendariak eta Asier Perallos Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoak gaur sinatu duten lankidetzarako akordioaren barruan sartzen da.

SARRALLE-DEUSTO Gela Teknologikoa abian jartzeaz gain, akordioak beste ekintza batzuk ere aurreikusten ditu, hala nola irakasleak prestatzea, prestakuntza arautuko eta etengabeko prestakuntzako jarduerak garatzea, ekipamenduak edo instalazioak lagatzea elkarren onurarako, edo unibertsitateko instalazioetan hitzaldiak edo mintegiak antolatzea.

SARRALLE-DEUSTO GELA Teknologikoa

Sarralle enpresa taldeak hainbat irtenbide eskaintzen ditu mundu mailako sektore askotarako, hala nola diseinua, ingeniaritza, fabrikazioa, logistika, obra zibila, makinak eta instalazioak muntatu eta martxan jartzea. Zehazki, SARRALLE-DEUSTO Gela Teknologikoa abian jartzearen ondorioz, Deustuko Unibertsitateak Ingeniaritza, Zuzenbide edo Finantza ezberdinetako azken graduko edo masterreko sei ikasle gonbidatuko ditu urtero, beren ibilbide akademikoaren eta prestakuntzakoaren antzeko erronka teknologikoetan lan egiteko, eta, ondoren, Sarrallen gauzatu ahal izateko. Sarrallek konpainiaren erronka teknologikoak eta teknikoak identifikatuko ditu, ikasleen ibilbide akademikoarekin bat datozenak, eta erronka horiek gauzatzeko behar den ekipamendua lagako du. Ondoren, erronka horiek enpresan gauzatuko dira, eta praktiketan sakonduko dute.

Bereziki, lehenengo ikasturte honetarako honako arlo hauek lantzea pentsatu da

- Informatikako Ingeniaritza, industria ekoizpeneko linearen automatizazio adimendunerako Python programazio lengoaiaren arloan.
- Industria Ingeniaritza eta Ingeniaritza Elektronikoa, helburu izanik deskarbonizazio eredua garatzea, H2 erabiliz labe elektrikoaren prozesuan.
- Industria Ingeniaritza + EAZ. Europan eta Txinan Hondakinak Tratatzeko Instalazioetarako Plan Estrategikoa garatzea.
- Zuzenbidea (pribatua - Nazioartekoa). USA, USA - Espainia; USA - USA kontratuetarako kontratu estandarra garatzea.
- Enpresak (finantzarioa). Cash-Flow eredua garatzea eurotan vs dolarretan, kanbio-aseguruaren kostua minimizatzeko.

Horrela, Sarrallek, Deustuko Unibertsitatearekin batera, inguruko gazteak prestatzearen aldeko apustua egiten du, beren prestakuntza ibilbidean zuzenean parte hartuz eta lagun eginez eta datozen erronken aurrean orientabideak emanez. Unibertsitatean eskuratutako ezagutza teknikoez gain, Sarrallek belaunaldi berriak trebatu nahi ditu zeharkako gaitasunetan, giza trebetasun hutsetan, hala nola sormenean, originaltasunean, ekimenean edo pentsamendu kritikoan. Gaitasun horiek, hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatearen nortasun ezaugarrietako bat dira.
ere formar a las nuevas generaciones en competencias transversales, habilidades puramente humanas como creatividad, originalidad, iniciativa o pensamiento crítico, competencias que precisamente constituyen una de las señas de identidad de la Universidad de Deusto. 

04/06/2021 - Deusto y Sarralle ponen en marcha el Aula Tecnológica SARRALLE-DEUSTO para formar talento joven vinculado a las áreas técnicas y de gestión