Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 27Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak eta Banco Santanderrek lankidetza berritu eta XIII. DU-Santander ikerketa sariak banatu dituzte

Deustuko Unibertsitateak eta Banco Santanderrek XIII. DU-Santander Ikerketa Sariak banatzeko ekitaldia aprobetxatu dute bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena formalizatzeko, Santander Universidades-en bitartez, eta ikerketa eta irakaskuntzarako edukiak dituzten proiektuak, eta jarduera akademikoak eta kudeaketa garatzeko. Hitzarmena Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek eta Banco Santanderreko Santander Universidades-eko Matías Rodríguez Inciartek sinatu dute.

Matías Rodríguez Inciarte y José María Guibert

Santanderrek lankidetza egonkorra du Deustuko Unibertsitatearekin 2004az geroztik, hainbat ekimen akademiko bultzatzeko, helburu izanik unibertsitarioen aurrerabidean laguntzea. Horrela, babestu egiten dituzte, besteak beste, nazioarteko mugikortasunerako beka programak, ikerketa lana (UD-Banco Santander Sariaren bidez) eta unibertsitate ekintzailetza (adibidez, Creaction! proiektua).


Creaction! ikastaro berri bat da, ikasleen espiritu ekintzailea entrenatzekoa, Santander Unibersidades-eko Matias Rodríguez Inciartek ikastaro hori lehen eskutik ezagutu ahal izan du parte hartzaile batzuekin egin duten topaketa batean. Ikastaro honek 16 asteko iraupena du eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko bi campusetako 1. mailako 75 ikaslek jarraitzen dute, helburua da pertsonak gaitzea, euren erakundeen barruan eta kanpoan aldaketa proiektuei ekiteko, entrenamendu praktiko eta dibertigarriaren bitartez.

Los estudiantes de Creaction! con responsables de Deusto y Banco Santander

XV. Ikerketa saria
“Waste4Think, ekonomia zirkularrean oinarritutako hondakinen kudeaketa eredu berria” proiektua izan da lehiaketako lehen sariaren irabazlea. Akzesita berrikuntza neurtzeko egungo sistemen akatsak zuzentzen dituen ikerketa batek irabazi du.


"Waste4Think ‐ Moving Towards Life Cycle Thinking by integrating Advanced Waste Management Systems" proiektuaren helburu nagusia da hondakinak kudeatzeko eredu berri bateranzko bidea egitea, egungo tratamendu eta deuseztapen sistema tradizionaletatik birziklatzeko eta materialak berreskuratzeko ereduetara igarotzeko, ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituta. Helburua da kudeaketa hori hobetzea, kontuan izanik kostu ekonomikoa eta operazionala zein ingurumeneko eta gizarteko inpaktua.


Proiektuan, 20 soluzio eko-berritzaile txertatu eta baliozkotuko dira, balio kate guztia hartzen dutenak: gizarte ekintza berritzaileak hondakinak sortzea ekiditetik hasi eta IKT tresnak eta tresna ekonomikoak hondakinen bilketa eta birziklatzea sustatzera, baita balio erantsi handiko materialak berreskuratzeko bi prozesu berri ere.


Waste4Thinkek, gainera, datuak atzemateko eta kudeatzeko metodologia bat planteatzen du, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan oinarritua, eragile guztiek erabakiak modu integral eta fidagarrian hartzeko aukera ematen duena, ahalik eta kudeaketa integral eta eraginkorrena egiteko. Proiektua lau ingurunetan probatzen eta baliozkotzen ari dira, Zamudio (Espainia), Seveso (Italia), Halandri (Grezia) eta Cascais (Portugal) eta aukera emango du soluzio horiek proiektua amaitzean merkatura hurbiltzeko eta IKT tresnetan oinarritutako eta komunitatearen oinarrian eraikitako datuak kudeatzeko metodologia holistikoa sortzen laguntzeko.


Proiektuaren zuzendaria Ainhoa Alonso da eta harekin lanean aritu dira ikertzaile hauek: Cruz Borges, Cristina Martín, Jaime Pardo, Ander Pijoan, Iraia Oribe, Virginia Vargas, Fernando Quintana, Christian Carballo, Mikel Gómez‐Goiri, Ikerne López de Abetxuko, Darlis Bracho, Maialen Arrieta, Josu Bermúdez, Oihane Kamara, Mari Luz Guenaga, Andoni Eguíluz, Paula Sánchez, Szilard Kados, Nerea Trabudua, Peru Sasia eta Héctor Barco.


Accesitaren irabazlea da “On the meaning of innovation performance: Is the synthetic indicator of the European Innovation Scoreboard Flawed?” proiektua. Proiektu horren helburua da berrikuntzaren egungo neurketa sistemen akatsak zuzentzea, zientzia, teknologia eta berrikuntza politikak definitzeaz arduratzen diren arduradun politikoei beren sistemak non huts egiten duten, nola hobetu ditzakeen eta nola hobetu behar dituen jakiten laguntzeko.


Lan honen emaitzak ez datoz bat Europako Batzordeak "European Innovation Scoreboard" en bere txostenetan jarraitutako uste nagusiarekin. Izan ere, ondorioek erakutsi dute berrikuntza sistema baten eskala (zenbatekoa) ez dela erabakigarria emaitzak lortzeko orduan; aitzitik, berrikuntza sistema baten jardunaren erabakigarritasun nagusia erabilgarri dauden baliabideen erabileran (nola) dago.


Are gehiago, azterketa horren emaitzek agerian uzten dute inbertitutako baliabideak bikoiztu egiten direnean, emaitzak bikoitza baino gutxiago hazten direla. Eskalako errendimendu beherakor horiek berretsi egin ziren Europar Batasuneko herrialde gehienetan, eta, beraz, ondoriozta daiteke "zenbat eta hobeago" ikuspegia – berrikuntzaren arloan egindako inbertsioetan ohikoa – berrikuntza-sistema nazionalen jardun desegokia eragiten , baliabideen gehiegizko erabileragatik eta horiek emaitza berritzaile bihurtzeko zailtasunagatik.


Lan hori, beraz, bereziki garrantzitsua da gastu publikoaren murrizketaren eta inbertsio publikoen kontuak emateko eskariaren egungo testuinguruan. Halaber, oso beharrezkoa da, herrialde gehienek ebidentzia zientifikoan oinarritutako politikak diseinatzeko zailtasunak izaten dituztelako.


Ikertalde horretako kideak: Charles Edquist (Lundeko Unibertsitateko katedraduna), Jon Mikel Zabala (Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatua), Javier BARBERO (Europako Batzordeko Joint Research Centreko ikertzailea), José Luis Zofio (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna) eta Erasmus University Rotterdameko Visiting Professor.


Sariaren 15. urteurrena
Aurtengo sariaren banaketan, Unibertsitateak lehiaketaren 15 urteak ospatu nahi izan ditu eta, hori dela eta, aurreko edizioetako saridunak omentzeko unea eskaini du, eta oroigarria eman zaie.
 

Los premiados de los últimos 15 años
 

 

27/02/2020 - Premio UD-Banco Santander a sus mejores trabajos de investigación