Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 04Bilboko Campusa

Deustok, Forotech-en edizio berrian, hirien jasangarritasunerako etika eta teknologia aztertu du

Deustuko Unibertsitateak Ingeniaritza eta Teknologiaren Astearen (ForoTech) edizio berria egingo du urriaren 4tik 8ra bitartean. Oraingoan, hiriak izango ditu ardatz, jasangarritasunerako etika eta teknologiari begira. Helburua da aztertzea nola eraiki herritarren bizi kalitatea hobetuko duten eta oparotasun partekatua eta egonkortasun soziala sortuko duten hiriak, ingurumenari kalterik egin gabe.

Egun hauetan antolatutako jardueren artean azpimarratzekoa da, Deusto Emprenderekin elkarlanean, ForoTech Academy, Bilboko eta Donostiako campusetako eta Gasteizko egoitzako ikasleei zuzendutako ekimena. Programa horren esparruan, Deustuko campuseko Memoriaren Plazan erakusketa-edukiontzi bat jarriko da abian, "Hiri eta komunitate jasangarriak" izenburupean, ideia ekintzaileak eta teknologia berriak jasangarritasunerantz eta etikarantz bideratzeko, Garapen Jasangarriko Helburuen bidez.

Astearen barruan murgiltze teknologien laborategi bat ('Immersive Lab: Virtualware-Universidad de Deusto') egongo da, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko proiektuak garatzeko, gradu/master amaierako zenbait irakasgai eta proiekturi lotuta; Management Solutions saria ematea, eta landa-eskolei eta etorkizuneko hirien diseinuari buruzko zenbait hitzaldi, besteak beste.

Era berean, ForoTech enpresak AI Saturdays sarearekin Bootcamp bat (ikastaro intentsiboa) irakastea aurreikusi du, Adimen artifiziala zer den, nola funtzionatzen duen eta Adimen artifizialak lanbide eremuetan nola eragin dezakeen ardatz hartuta. AI Saturdays 30 hiri baino gehiagotan dago, eta munduko hezkuntza erakunde onenen kalitatezko edukiak biltzea du helburu. Euskadin, 2020an sartu zen, eta, ordutik, profil desberdinetako ikasleak (neurozientifikoak, estatistikoak, ekintzaileak, unibertsitatekoak, etab.) zein askotariko irakasleak erakartzea lortu du.

Forotech unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa da, eta ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbiltzea du helburu, baita ikerketarako eta garapen teknologikorako bokazioak sustatzea ere, batez ere emakumeen artean.

Informazio gehiago eta ordutegiak: www.forotech.deusto.es

 

04/10/2021 - 08/10/2021 - ForoTech 2021