Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 08Bilboko Campusa

Deustuk Bizkaiko Googaz-en kopa hartuko du, Nazio Batuen Erakundeak ezarritako GJHei irtenbidea emateko proiektuak garatzen dituzten gazteentzako ekimena

GOOGAZ Millennials-ek 2017an sortutako mugimentu informista bat da, Bizkaiko gazteak motibatzeko helburua duena. Aurten, GOOGAZ 2.0 izango da, ekimenaren bigarren edizioa, Nazio Batuen Erakundeak 2030era begira ezarri dituen Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarrituta. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gaztenpresa Fundazioaren, UNESCO Etxearen, Ingeniaritza Fakultatearen eta Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitatearen laguntza du.


Lehenengo fasea Bizkaiko 7 udalerritan egin da. “Scape Room mugikor” batek, GJHetan oinarrituak, korritu du Bizkaia (Gernika-Lumo, Sopela, Barakaldo, Bilbo, Balmaseda, Basauri eta Getxo) eta udalerri bakoitzeko 3 talderik onenak sailkatu dira Bizkaiko Koparako. Koparen finalak ekainaren 8an izango dira, 10:30etik 14:30era, Deustuko Unibertsitatean. 100 gazte elkartuko dira, enpresa proiektu berritzaileak garatzeko. Aditu eta aholkularien laguntzari esker, proiektu horiek GJHak gogoan harturik, tokiko arazo baten irtenbidea aurkitu beharko dute. Jardunaldiaren amaieran, talde bakoitzak emaitza aurkeztuko du eta aditu talde batek osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea.


Azken fasea da GOOGAZen bigarren edizio horren atalik berritzaileena. Bizkaiko Kopa irabazten duen taldea Mexikora joango da 2 astetarako, Pueblako Universidad Iberoamericanako bootcamp-ean parte hartzera, IATAn (Innovation Across The Americas). Unibertsitate horrez gain, beste unibertsitate batzuek ere hartuko dute parte: Huston edo Santa Clarakoak, Huejotzing unibertsitate teknologikoak edo Pueblako Politeknikoak. Jarduera horretan parte hartuko duen lehenengo europar taldea izango da.


Bootcamp horren asmoa da "Berrikuntza frugalean” oinarritutako proiektuak garatzea, eta profil eta adin desberdinetako pertsonek osatutako taldeetan lan egiten da. Hasieran, parte hartzaileek gizartean baztertuta dagoen komunitate bat ezagutuko dute, gero komunitate horrek duen erronka bati irtenbidea emango dion proiektu bat garatzeko. Lantalde bakoitzak aholkulari bat izango du eta “Service Design” edo “Elevator Pitch” bezalakoei buruzko ikastaroak izango dituzte, besteak beste.

www.googazbizkaia.com

Twitter: @GoogazBizkaia
Instagram: googazbizkaia