Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko irailak 22Bilboko Campusa

Abiatu da Senator, Deustuk parte hartzen duen proiektu europar berria, "Zero emisioak" logistika duten hiriak lortzeko bidean aurrera egiteko

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta DeustoTech unibertsitate ikerketako institutuak, irailaren 22tik 24ra bitartean, Senator (Smart Network Operator Platform enabling Shared, Integrated and more Sustainable Urban Freight Logistics) izeneko logistikaren arloko proiektu europar berri baten lehen bileran parte hartuko dute. Ekimen horretan enpresek, unibertsitateek, aholkularitza espezializatuek eta administrazioek hartzen dute parte, eta beste lorpen bat da Deustuko nazioartekotze ibilbide arrakastatsuan, IKTen ikerketa pertsonen eta salgaien mugikortasunari aplikatzean.

Proiektua ofizialki hasi da bere arloan garraio lanaren programaren barruan finantzatutako hiru proposamenetako bat bezala (LC-MG-1-10-2019: Logistics solutions that deal with requirements of the 'on demand economy' and for shared-connected and low-emission Logistics operations), Horizon 2020ko gizarte erronken barruan. Orain lau urte baino gehiago daude aurretik, ikerketa lan sendoa eta erronka handikoa egiteko. Helburua da merkantzien hiri eta hiriarteko banaketan esku hartzen duten eragileen lankidetza hobetzea, eskariaren araberako ekonomiaren eta mugikortasun konektatu, adimendun eta partekatuaren paradigma erabilita.

Senatorren erronkak

Hiriguneetan, metropoli eremuetan eta hiri inguruko eremuetan logistikak konpondu gabe dituen erronkei Senatorrek soluzioa eman nahi die, bereziki honako hauei: erabiltzaileen/herritarren produktu eskaera gero eta handiagoa, lotutako kostuak handitzea eta sektorea atomizatzea, salgaien banaketak hiriguneetan dakarren pilaketa eta horrek eragindako ingurumen ondorioak.

Alde horretatik, eta sektorearen beharrei erantzun integrala emateko asmoz, proiektuak laguntza tresna bat garatuko du eragiketa logistiko guztiak erabakitzeko, integratzeko eta planifikatzeko, banaketa horrek hirietan gaur egun eragiten dituen inpaktu negatiboak minimizatzeko eta eragileen (operadoreak, garraiolariak eta administrazioak, hiri-plangintzaren arduradun gisa) arteko lankidetzarako bitarteko eraginkorra izateko. Horretarako, kontuan hartuko dira informazioaren digitalizazioak eta gauzen Internet garraioan integratzeak ematen dituzten aukera guztiak, bai eta ibilgailu konektatuetan eta are autonomoetan dauden joerak ere.

Ondoriozko plataformak kontrol eta laguntza plataforma bat izango du 4 planotan integratutako eragiketa logistikoetarako erabakiak hartzen laguntzeko, eskaria, flota eta multimodalitate aukerak, ibilbideen plangintza adimenduna eta hiri azpiegituraren azterketa kontuan hartuta, hori guztia modu dinamikoan. Eraginkortasuna egiaztatzeko, Senator ingurune errealean baliozkotuko da 2 Living Lab-en: Zaragozan (Espainia) eta Dublinen (Irlanda), Correos (Sociedad Estatal Correos y Telégrafos) eta AnPost Irlandako homologoak buru direla.

Partzuergoa, aurrekontua eta Deusturen eginkizuna

Senatorrek 4 milioi euroko aurrekontua du eta 5 herrialdetako (Espainia, Alemania, Ingalaterra, Irlanda eta Italia) 11 bazkidek hartzen dute parte. Deustuko partaidetza zientifiko teknologikoak 638.875 euro jasoko ditu guztira, eta 360º osoko soluzioa eta elkarlan anitzeko sare adimenduna emango dituen plataforma teknologikoaren sistema garatzera bideratuko da, bai eta bidalketen plangintza dinamikoari aplikatutako optimizazio dinamikoko eta helburu anitzeko tekniken ikerketara ere.

Lantaldean Ingeniaritza Fakultateko eta DeustoTecheko ikertzaileek hartzen dute parte , Deustu Smart Mobilitykoak, A motako euskal unibertsitate sistemako ikerketa taldekoak, Eusko Jaurlaritzak aitortuak (IT1024-16). Proiektuaren arduraduna Pilar Elejoste da, DeustoTecheko zuzendari teknikoa, alde zientifikoaren arduraduna Antonio Masegosa Ikerbasque Research Associate-ko ikertzailea da, eta lidergo teknikoa Pablo Fernández ikertzaileari dagokio.